- AGINDUA, 2014ko martxoaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Aretxabaletako (Gipuzkoa) «Leizarra» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko martxoaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Aretxabaletako (Gipuzkoa) «Leizarra» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 1307
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/03/03
- Argitaratze-data: 2014/03/18
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertuta geratu da Aretxabaletako (Gipuzkoa) «Leizarra» musika-eskola pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.
Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, honako hau
Kode-zenbakia: 20008261
Izen espezifikoa: «Leizarra»
Titularra: Asociación Leizarra Musika Eskola
Helbidea: Santa Kurtz, 20 - Arkupe Kultur Etxea
Udalerria: Aretxabaleta
Lurralde historikoa: Gipuzkoa
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a.
Adarrak:
Kantua: bakarlaria eta korua.
Instrumentu sinfonikoak: saxofoia, biolina, klarinetea, flauta, tronpeta, perkusioa eta biolontxeloa.
Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.
Bertako instrumentuak: trikitixa, txistua eta dantza.
Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 3a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


