- AGINDUA, 2014ko martxoaren 10ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren egitura onartzen duen Agindua aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko martxoaren 10ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren egitura onartzen duen Agindua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 52
- Hurrenkera-zk.: 1275
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/03/10
- Argitaratze-data: 2014/03/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Ertzaintzaren egitura onartu zuen 2013ko azaroaren 20ko Segurtasuneko sailburuaren Aginduaren bidez, Ertzaintza berrantolatu nahi dugu Ortzimuga 2016 Ertzaintzaren Plan Estrategikoan jasotzen diren jarraibideei erantzuna emateko. Jomuga eremu funtzionala dugu; hain zuzen, herritarrak babestera bideratuta dagoen eta giza baliabideen eta baliabide teknikoen kudeaketan eraginkortasun handiagoa duen polizia integral baten behar funtzionaletara hobeto egokitzen den eredu baterantz goazelako.
Ertzaintzak hurbildu egin behar du zerbitzatzen duen gizartera; horra berregituraketaren premisetako bat. Horregatik, ertzain-etxeen mugapeei beren eskumeneko lurraldean polizia-ardura osoa hartzeko beharrezko baliabide eta zerbitzu guztiak eman nahi zaizkie.
Horretarako, ertzain-etxe mugakideen kudeaketa partekatua zenbait egoeratan tresna egokitzat jotzen da ertzain-etxe horiek beren lurralde-mugapeetan eskuragarri dituzten baliabideen kudeaketa arrazionalizatzeko eta optimizatzeko.
Beraz, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 107.2 artikuluan aurreikusitako eskumenaren arabera, honako hau,
Zerbitzu-agindu bidez, ertzain-etxeen kudeaketa partekatua ezartzea onartu ahal izango da eta, halaber, aginduak kudeaketa partekatu horren lurralde-eremua zehaztuko du.
Ertzain-etxeen kudeaketa partekatuaren bidez, beren lurralde-mugapeetan eskuragarri dituzten baliabideen kudeaketa arrazionalizatu eta optimizatu nahi da.
Horretarako, erabaki operatiboak hartzeko prozesua bateratu edo zentralizatuko da, dagokien ertzain-etxeen eremuan aplikatzekoak diren lan-metodoak planifikatuz eta ezarriz. Horrek berekin ekar dezake giza baliabideen eta baliabide materialen kudeaketa aipatutako eremuan burutzea.
Dena den, horrek ez du berekin ekarriko nahitaez lantokiz aldatzea lantoki horietan behin betiko zein behin-behineko esleipeneko lanpostuan dauden langileentzat.
Errekurtsoak. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, edo, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Bi kasuetan errekurtsoak jartzeko epeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 10a.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRAN DE HEREDIA ARRONIZ.


