- AGINDUA, 2014ko martxoaren 12koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan bidaiariak herri artean errepidez garraiatzeko erabilera orokorreko zerbitzu publikoetako tarifak eta gutxienez ordaindu beharrekoak gehitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko martxoaren 12koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan bidaiariak herri artean errepidez garraiatzeko erabilera orokorreko zerbitzu publikoetako tarifak eta gutxienez ordaindu beharrekoak gehitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 62
- Hurrenkera-zk.: 1497
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/03/12
- Argitaratze-data: 2014/03/31
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ekonomia
Testu legala
Igo egin da Euskal Autonomia Erkidegoan bidaiariak herri artean errepidez garraiatzeko erabilera orokorreko zerbitzu publikoetan kobratu beharreko tarifak osatzen dituzten zenbait elementuren prezioa. Hori dela-eta, arloko elkarte batzuek horrela eskatu dutenez, bidezko da indarrean dauden tarifak igotzea.
Igoera orokorra kalkulatzeko, Errepideko Bidaiari Garraioaren martxoaren 18ko 4/2004 Legearen 48.6 artikuluan ezarritakoa aplikatuko da; artikulu horren arabera, erabilera orokorreko zerbitzu publiko erregular iraunkorretan, Administrazioak tarifak berrikusteko arau batzuk ezar ditzake, eta arau horiek faktore objektiboak ez ezik, emakida bakoitzaren produktibitatea ere kontuan hartuko dute. Errepideko Bidaiari Garraioaren Arautegia onartzen duen apirilaren 3ko 51/2012 Dekretuko 7.3 artikuluan ezarri dira aipatu arauak; beraz, arauok aplikagarriak dira, bidaiariak herri artean errepidez garraiatzeko erabilera orokorreko zerbitzu publikoetako tarifak oro har berraztertzeko.
Bestetik, emakiden artean dauden ezberdintasun nabarmenengatik, batez besteko igoera orokor hori arlo guztian uniformea ez denez, hala eskatzen duten enpresei tarifak banaka berrikusteko aukera emango zaie.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren sailak sortu, kendu eta aldatzeari eta sailon funtzioak eta jarduera-eremuak zehazteari buruzko Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak eman didan eskumena baliatuaz, eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9koa 196/2013 Dekretuaren 4.1 artikuluarekin eta martxoaren 18ko 4/2004 Legeko 4.1 eta 48. artikuluekin bat etorriaz, honako hau,
Kasuan kasuko foru aldundiko organo eskudunari aurkeztu beharko zaio tarifak igotzeko proposamena, eta horrek, ateratzen diren prezioak onartu ahal izango ditu, baldin eta 1. artikuluan ezarritako batez besteko igoera gainditzen ez badute.
Batez besteko igoera hori lortzeko, batzen den diru guztiarekiko txartel mota bakoitza zenbatekoa den neurtuko da.
Indarrik gabe gelditzen Euskal Autonomia Erkidegoan, bidaiariak herri artean errepidez garraiatzeko erabilera orokorreko zerbitzu publikoetako tarifak eta gutxienez ordaindu beharrekoak gehitzeko Agindua, hau da, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak 2013ko martxoaren 14an emandako Agindua, eta, halaber, agindu honen aurka doan ezein xedapen.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ahala ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Plangintzaren zuzendariari agindu hau eta aplikatu beharreko gainerako arauak interpretatzerakoan sortzen diren auziei buruzko erabakiak hartzeko.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 12a.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


