Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko martxoaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Berriatuko (Bizkaia) «Tarine» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko martxoaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Berriatuko (Bizkaia) «Tarine» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1502
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/12
  • Argitaratze-data: 2014/03/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aztertuta geratu da Berriatuko (Bizkaia) «Tarine» musika-eskola publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

Kode-zenbakia: 48017861

Izen espezifikoa: «Tarine»

Titularra: Berriatuko Udala

Helbidea: Zeharbide kalea, 5

Udalerria: Berriatua

Lurralde historikoa: Bizkaia

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a.

Adarrak:

Kantua: korua.

Instrumentu sinfonikoak: saxofoia, tronpa, flauta eta tronpeta.

Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitixa, panderoa eta txalaparta.

Zenbait joera: gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 12a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik