- AGINDUA, 2014ko martxoaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Musikasi» Musika Ikastetxe Baimendu Profesionalari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko martxoaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Musikasi» Musika Ikastetxe Baimendu Profesionalari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 68
- Hurrenkera-zk.: 1646
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/03/21
- Argitaratze-data: 2014/04/08
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Musika-espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz Bilboko «Musikasi» Musika Ikastetxe Baimendu Profesionalaren erakunde-titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: Irakaskuntza artistikoak emateko ikastetxe pribatuei baimenak emateari buruzko otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua (apirilaren 6ko BOE); Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betekizunak finkatzen dituen martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 48015773.
Izen generikoa: Musika Ikastetxe Baimendu Profesionala.
Izen espezifikoa: «Musikasi».
Titularra: Musikasi Sociedad Cooperativa.
Helbidea: Mazarredo zumarkalea 45.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Ikastetxeak aurrerantzean honako espezialitate hauek emango ditu: biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, gitarra, pianoa, organoa, akordeoia, flauta, klarinetea, tronpa, saxofoia, oboea, txistua, tronboia eta tronpeta.
Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 21a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


