- AGINDUA, 2014ko martxoaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Sociedad Coral de Bilbao» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko martxoaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Sociedad Coral de Bilbao» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 70
- Hurrenkera-zk.: 1698
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/03/21
- Argitaratze-data: 2014/04/10
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertuta geratu da Bilboko «Sociedad Coral de Bilbao» musika-eskola pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Kode-zenbakia: 48016583.
Izen espezifikoa: «Sociedad Coral de Bilbao».
Titularra: Sociedad Coral de Bilbao.
Helbidea: Felipe Serrate, 2.
Udalerria: Bilbo.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1.a, 2.a, 3.a. eta 4.a.
Adarrak:
Kantua: bakarlaria eta korua.
Instrumentu sinfonikoak: biolina, biola, biolontxeloa, zehar flauta, oboea, klarinetea, saxofoia, tronpa, tronpeta eta kontrabaxua.
Instrumentu polifonikoak: pianoa eta gitarra.
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 21a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


