- AGINDUA, 2014ko martxoaren 25ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Arce» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko martxoaren 25ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Arce» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 69
- Hurrenkera-zk.: 1664
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/03/25
- Argitaratze-data: 2014/04/09
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu da Bilboko (Bizkaia) «Arce» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko 1577/2011 Errege Dekretua, Estilismo eta Ile-apainketako Goi-mailako Teknikari titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 10eko BOE); abuztuaren 30eko 402/2013 Dekretua, Ile-apainketako estilismo eta zuzendaritzako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (azaroaren 15eko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako araudia. Horiek horrela, hau
Kode-zenbakia: 48003254
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua
Izen espezifikoa: «Arce»
Titularra: Centro de Formación Profesional Arce S.L.
Helbidea: Santa Maria, 16-18
Udalerria: Bilbo
Lurralde Historikoa: Bizkaia
Baimena:
«Ile-apainketako estilismoa eta zuzendaritza» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.
Ikastetxearen osaera:
Lanbide Heziketa:
Lanbide-arloa: Irudi pertsonala:
«Estetika eta edergintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
«Ile-apainketa eta -kosmetika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
«Estetika integrala eta ongizatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
«Ile-apainketako estilismoa eta zuzendaritza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 25a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


