- AGINDUA, 2014ko apirilaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) «Segundo Olaeta» musika-eskola publikoari 1. maila edo harrerakoa irakasteko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko apirilaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) «Segundo Olaeta» musika-eskola publikoari 1. maila edo harrerakoa irakasteko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 70
- Hurrenkera-zk.: 1700
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/04/01
- Argitaratze-data: 2014/04/10
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
maila edo harrerakoa irakasteko baimena eskatuz Gernika-Lumoko «Segundo Olaeta» musika-eskola publikoaren erakunde-titularraren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: Urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 48011433.
Izen espezifikoa: «Segundo Olaeta».
Titularra: Fundación Pública Casa de Cultura de Gernika.
Helbidea: Karmelo Etxegarai 2.
Udalerria: Gernika-Lumo.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1., 2. eta 3. mailak.
Adarra:
Instrumentu sinfonikoak: klarinetea, zehar flauta, biolina, biolontxeloa, perkusioa, tronpa eta saxofoia.
Instrumentu polifonikoak: pianoa, gitarra eta akordeoia.
Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitixa eta alboka.
Zenbait joera: baxu elektrikoa, perkusioa eta gitarra elektrikoa.
Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 1a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


