- AGINDUA, 2014ko apirilaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bergarako (Gipuzkoa) «Bergara» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko apirilaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bergarako (Gipuzkoa) «Bergara» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 84
- Hurrenkera-zk.: 2037
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/04/02
- Argitaratze-data: 2014/05/07
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertuta geratu da Bergarako «Bergara» musika-eskola pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.
Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Kode-zenbakia: 20007382.
Izen espezifikoa: «Bergara».
Titularra: Asociación Bergarako Musika Eskola.
Helbidea: Espoloia z/g.
Udalerria: Bergara.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.
Adarrak:
Kantua.
Instrumentu sinfonikoak: biolina, biolontxeloa, biola, flauta, fagota, klarinetea, saxofoia, oboea, tronpeta, fliskornoa, tronpa, tronboia, tuba eta bonbardinoa.
Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia, gitarra eta organoa.
Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitia eta alboka.
Zenbait joera: gitarra elektrikoa eta bateria.
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 2a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


