- AGINDUA, 2014ko apirilaren 3koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinen bidez ebazten baita, izendapen askearen bidez, Herri Administrazio eta Justizia Saileko lanpostu huts bat betetzeko deialdia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko apirilaren 3koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinen bidez ebazten baita, izendapen askearen bidez, Herri Administrazio eta Justizia Saileko lanpostu huts bat betetzeko deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 70
- Hurrenkera-zk.: 1683
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/04/03
- Argitaratze-data: 2014/04/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Bat etorriz Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko otsailaren 26ko Aginduaren (2014ko martxoaren 4ko EHAA) hirugarren oinarrian xedatutakoarekin, zeinen bidez iragartzen baita, izendapen askearen bidez, Herri Administrazio eta Justizia Saileko lanpostu huts bat betetzeko deialdia,
Lehenengoa. Gema Bilbao Villate andrea goi-kargudunaren idazkari izendatzea Herri Administrazio eta Justizia Saileko Justizia Zuzendaritzan (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 38; maila: c.d. 18, berariazko osagarria: VI-A).
Bigarrena. Izendapen horrek 2014ko apirilaren 7tik izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 3a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


