- AGINDUA, 2014ko apirilaren 7koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzeko dena Gizarte Zientziak eta Humanitate modalitatean. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko apirilaren 7koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzeko dena Gizarte Zientziak eta Humanitate modalitatean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 72
- Hurrenkera-zk.: 1758
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/04/07
- Argitaratze-data: 2014/04/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuak Ikerkuntzarako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.
Azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuak, seigarren artikuluan, honako hau esaten du:
Urtero eratuko da epaimahai bat, Ikerkuntzarako Euskadi Saria ebazteko, dekretu honen 1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera dagokion modalitatean.
Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikideek euren jardun-eremuetan izen handia izan behar dute; bost kidetik zazpira bitartean izango dira, eta horietako zaharrena epaimahaiburua izango da.
Epaimahaiko osatzerakoan, ahal den neurrian, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako printzipioa errespetatuko da, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.6 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu baten bitartez emango da epaimahaiko kideen berri, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, gutxienez epaimahaiek epaia eman baino bost egun baliodun lehenago.
Horrenbestez, hau
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 7a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
2013. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikideak, Gizarte Zientziak eta Humanitateak modalitatean:
Teresa Cabré
Víctor Gómez Pin
Miguel Herrero Rodríguez de Miñón
Nuria Sebastián
Jean Michel Uhaldeborde


