Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko apirilaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Ordiziako (Gipuzkoa) «Ordizia» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko apirilaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Ordiziako (Gipuzkoa) «Ordizia» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 83
  • Hurrenkera-zk.: 2021
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/04/14
  • Argitaratze-data: 2014/05/06

Testu legala

Aztertuta geratu da Ordiziako «Ordizia» musika-eskola pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

Kode-zenbakia: 20007281

Izen espezifikoa: «Ordizia»

Titularra: Ordiziako Musika Eskola S. L.

Helbidea: Barrena jauregia zk.g.

Udalerria: Ordizia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.

Adarrak:

Kantua: bakarlaria eta korua.

Instrumentu sinfonikoak: tronpeta, tronboia, tuba, kontrabaxua, fliskornoa, bonbardinoa, klarinetea, flauta, saxofoia, biolina, biola, biolontxeloa, tronpa eta perkusioa.

Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua eta trikitia.

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 14a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik