Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko apirilaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide-irakaskuntzako ikastetxe baimenduei diru-laguntzak emateko deia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko apirilaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide-irakaskuntzako ikastetxe baimenduei diru-laguntzak emateko deia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 91
  • Hurrenkera-zk.: 2154
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/04/29
  • Argitaratze-data: 2014/05/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide-irakaskuntzako heziketa-zikloen helburua da ikasleei, etorkizuneko profesionalak diren aldetik, kalitatezko arte-irakaskuntza ematea, eta lanbide-heziketa bermatzea, irudi, produktu eta inguruen diseinuarekin zerikusia duten jarduerak behar bezala burutu ahal izan ditzaten.

Arte plastikoetako eta diseinuko erdi eta goi-mailako heziketa-zikloekin zerikusia duten ikasketa guztiak biltzen ditu Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide-irakaskuntzak.

Heziketa-zikloak antolatu dira Arte Plastikoarekin eta Diseinuarekin lotutako heziketa-munduaren eta lan-munduaren arteko zubi izan daitezen, eta, era berean, tresna baliagarriak izan daitezen arte- eta plastika-irakaskuntzaren eremuko heziketa hasi, eguneratu edo hobetu nahi duten guztientzat.

Esparru honetan, arte plastikoetako eta diseinuko heziketa-zikloen ohiko eskaintza publikoa Gasteizko Eskola Publikoan (Arte Eskolan) eman izan da, Ibarrekolanda BHIn (Bizkaian) eta Usandizaga-Peñaflorida BHIn (Gipuzkoan); era berean, ikastetxe pribatuek eskaintza osatzen dute. Ikastetxe horiek eskaerarik gehien duten espezialitateetan zentratzen dute eskaintza.

Ikastetxe horiek egiten duten lana errekonozitzeko eta horien sostenguan laguntzeko asmoz, honen bidez diru-laguntzetarako deialdia egiten zaie arte plastikoetako eta diseinuko ikastetxe pribatuei, agindu honetan adierazten diren baldintzetan.

Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 20ko 4/2013 Legean aurreikusitakoa betetzeko; izan ere, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide-irakaskuntzako ikastetxeei laguntzeko aurrekontu zati bat izendatzen da bertan. Beraz, honako hau

Deialdi honen xedea da Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide-irakaskuntzako ikastetxe baimenduei diru-laguntzak emateko deialdia egitea, 2013 2014 ikasturteko irailetik abuztura langile-kostuak finantzatzeko. Ikastetxe hauen titulartasuna pribatua izan behar da.

Horretarako, deialdi honetan parte hartzen duten ikastetxeetako irakasleen ordainsari gordinak finantzatu ahal izango dira.

Helburu horretarako, gehienez ere, 82.197 euro zuzenduko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura.

Diru-zenbateko hori handitu ahal izango da. Horretarako kontuan hartuko da eskatzen diren laguntzen zenbateko osoa eta ea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren bestelako laguntza-programak burutzean aurrekontuan zer geratzen den agortu barik; dena den, deialdia ebatzi aurretik handitu beharko da diru-zenbateko hori. Halako egoera bat suertatuz gero, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen bidez emango da horren berri.

Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun izan daitezke Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide-irakaskuntza ikastetxe baimenduak, titulartasuna pribatua daukatenak, betiere, helburu berberarekin, 2013-14 ikasturtean bestelako diru-laguntzarik jaso ez badute Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailetik.

  1. Baldintzak.

    1. 2013-14 ikasturtean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko beste diru-laguntzarik ez jasotzea helburu berberarekin.

    2. Inor (pertsona zein erakunde) ezin izango da aurkeztu agindu honetan araututako diru-laguntza eta laguntzen deialditara, kasuan kasuko zehapenak ezarritako epean, baldin eta zehapen penala edo administratiboa izatearen diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galdu badu, edo horretarako gaitasunik gabe utzi duen legezko debekua badu, sexua bereiztearren egoera horretan daudenak barne, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

    3. Ikastetxeak egunean izan beharko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak.

  2. Organo kudeatzaileak automatikoki eta behar bezainbeste aldiz egiaztatuko du inoren baimenik gabe ea zergei eta gizarte-segurantzari dagozkion betebeharrak betetzen dituzten laguntza-eskatzaileek, beti ere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratua onartzen duena betez, bere 50.3 artikuluan esandakoari jarraituz.

  3. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketa betez, hain zuzen ere bere 50.6 eta 51.1 bis artikuluetan esandakoari jarraituz, betebehar hauek egiaztatuko dira eskaeran, erantzukizunpeko adierazpen bidez:

    2013-14 ikasturtean ez duela jaso Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko beste diru-laguntzarik helburu berberarekin.

    Ebazpenean kontuan hartutako zirkunstantzien edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen dutela.

    Erakunde eskatzailea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor edo administrazio-arloko zigorrik ez daukala, eta ez dagoela laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duen lege-debekuen eraginpean, beren beregi Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuen eraginpean.

    Erakunde eskatzaileak egunean dituela indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, arauz zehaztu den bezala.

    Eskabide honetan bildutako eta eskabideari erantsitako dokumentazioan bildutako datuak egiazkoak direla, eta

    Laguntza hauen onuradun izateko indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak betetzen dituela.

  1. Izapidetze elektronikoa arautzen dute otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak, Administrazio Elektronikoari buruzkoak, eta Informatika eta Teknologiako zuzendariak 2006ko urteko otsailaren 9an emandako Ebazpenak; ebazpen horren bidez, Platea E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa arautzen da. Helbide elektroniko honetan azaltzen dira eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak izapidetzeko zehaztasunak: https://www.euskadi.net

  2. Baliabide elektronikoak erabiliz egin ahal izango dituzte ikastetxe interesdunek eskaerak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak emateko edo ukatzeko ebazpena jaso arte. Justifikazioaren tramiteak era berean egin ahal izango dira.

    Honela, eskaerak modu elektronikoan aurkeztu ahal izango dira euskadi.net-en egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.net

  3. Eskaera bide elektronikoaren bidez egin eta gero egin beharreko izapideak dokumentazioa zuzentzea eta espedientearen egoera begiratzea egin ahal izango dira helbide honetan: https://www.euskadi.net/misgestiones

  4. Eskaerak aurrez aurre ere egin ahal izango dira, Herritarren Arretarako Bulegoetan, Zuzenean deritzona, Hezkuntza lurralde-ordezkaritzetan, edota Araubide Juridikoaren ate Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1192 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan, behar bezala betetako instantzia normalizatuen bitartez. Eskaera-eredua euskadi net-en egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango da.

  5. Eskaera bat izapidetzeko eta dokumentazioa ekartzeko bide bat erabiltzeak, aurrez aurrekoa izan edo elektronikoa izan, ez dakar nahitaez bide hori bera erabiltzea hurrengo izapideak egiteko, eta edozein unetan aldatu ahal izango da.

  6. Eskaerekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira derrigorrez, 2013-2014 ikasturteko datuekin:

    1. Irakasleen zerrenda (I. eranskina).

    2. Ikasleen zerrenda (II. eranskina).

    3. Azken proiektuan matrikulatuta dauden ikasleak (III. eranskina).

    4. Kostu ekonomikoa (IV. eranskina).

    5. Urteko batez besteko kostua (V. eranskina).

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

Ikastetxeen Zuzendaritzak eskabidean akats edo zehaztasun faltaren bat antzematen badu, interesdunari eskatuko dio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo nahitaez aurkeztu beharreko dokumentuak aurkezteko, eta adierazi egingo dio, bestela, hori egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, beti ere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluari jarraikiz ebazpena eman eta gero.

Ikastetxeen Zuzendaritzak egingo ditu deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak.

  1. Eskabideak onartzeko, horiek bete egin beharko dituzte onuradunei eta diruz lagun daitekeen jarduerari eskatutako baldintza guztiak.

  2. Diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, berriz, kontuan hartuko da zenbat ordu finantza daitezkeen, 18. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horretarako, hainbanatu egingo da, onuradun bakoitzak finantzatzeko moduan, guztira, dituen ordu kopuruaren proportzio berean.

  3. Nolanahi ere, laguntzak ez du inoiz gaindituko 1. artikuluan diruz laguntzeko aurreikusten den gastuaren % 100.

  1. Ikastetxeen Zuzendaritzak egindako proposamena ikusita, Hezkuntzako sailburuordeak emango du diru-laguntzen gaineko ebazpena. Ebazpen hori emateko epea sei hilabetekoa da, agindu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Ebazpen hori banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarriko da.

  2. Epe hori igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, eskabidea ukatutzat joko da.

  3. Ebazpen honen kontra, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuari hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  1. Laguntza justifikatu eta gero, ordainketa bakarrean ordainduko zaie diru-laguntza ikastetxeei, diru-laguntza emateko ebazpena argitaratu, eta hurrengo bi hilabeteen buruan.

  2. Edonola ere, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren inguruan, horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen are bazaio askatzaileari, prozesu hori amaitu arte itxoin beharko du eskatzaileak diru-laguntza edo laguntza hauek lortu eta eskuratu ahal izateko.

  1. Laguntzaren justifikazioak betetako instantzia normalizatuen bitartez egin ahal izango dira. Era berean, bide elektronikoz aurkeztu ahalko dira: https://www.euskadi.net/misgestiones; edozein modutan, langileen izenen zerrenda aurkeztuko da, eta banan-banan adierazita zenbat kostatzen den guztira. Adierazitako langileek Gizarte Segurantzan duten alta-kontratua edo -ziurtagiria erantsiko zaio; bestela, T.C.a edo horren agiri baliokideak erantsiko dira, langile horien lan-egoera normalizatuaren egiaztagiri moduan.

  2. Frogagiriak 2013-14 ikasturtean egindako gastuenak izango dira, eta dagokion gobernu-organoek berretsita aurkeztuko dira (VI. eranskina).

  3. Laguntzak hilabeteko epean justifikatu beharko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50.2. artikuluak orokorrean jasotzen dituen betebeharrak gorabehera, agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretatik, ebazpena EHAAn argitaratu eta hamabost egunen buruan interesdunek beren beregi eta idatziz diru-laguntzari uko egiten ez badiote, onartutzat joko da.

  2. Diru-laguntza zertarako eman, horretarako erabiltzea, ez beste ezertarako.

  3. Deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzak direla-eta Ekonomia Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren funtzioak betetzeko eskatutako informazio guztia bidaltzea.

  4. Helburu bererako beste diru-laguntza edo laguntzarik lortuz gero, diru-laguntza ematen duen Administrazioari jakinaraztea.

  1. Agindu honen bidez deitutako diru-laguntzak bateragarriak dira beste batzuekin, baldin eta beste erakunde publiko edo pribatu batek ematen baditu helburu bererako.

  2. Alabaina, xede bererako lortu diren diru-laguntzen zenbatekoa, guztira, kostu osotik gorakoa bada, diru-laguntzaren zenbatekotik gorako soberakina kenduko zaio deialdi honen bidez emandako laguntzarik.

  1. Diru-laguntza emateko kontuan izandako baldintzarik aldatuz gero, beti ere diru-laguntzaren xedea betetzat jotzen bada, diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da.

  2. Horretarako, Ikastetxeen zuzendaritzak kitapen-ebazpena emango du; ebazpen horretan, doitu egingo dira emandako diru-laguntzen zenbatekoak.

Diru-laguntza emateko baldintzak betetzen ez direla egiaztatuz gero, emandako diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko da, eta jasotako dirua eta horren legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, beti ere kontuan hartuta, batetik, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena, eta, bestetik, abenduaren 17ko 698/91 Dekretua.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatzeko eta argitaratzeko. Datuok «Musika-eskolentzako diru-laguntzak» izeneko fitxategi batean sartuko dira, deialdi hau kudeatzeko eta deialdiaren berri emateko bertan parte hartzen dutenei. Ikastetxeen Zuzendaritza da fitxategi horren arduraduna. Datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka egiteko eskubideez baliatzeko, Ikastetxeen Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen diote Ikastetxeen Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiaztatzeko aurkeztutako dokumentuak betetakoak direla.

  1. BAREMOA. Parametro orokorrak.

    Diruz laguntzeko orduak izango dira:

    1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloei, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak lehentasunezkotzat jotzen dituenei (Arte-argazkigintzari eta Lorategiko elementuei), 150 ordu diruz lagunduko zaie, baldin eta ikastetxe eskatzailean martxan ari badira.

    2. Arte Plastikoetako eta Diseinukoa ez den eta lehentasunezkoa ez den bestelako ziklo bakoitzeko: 100 ordu.

    3. Euskaraz ematen den Arte Plastikoetako eta Diseinuko ziklo bakoitzeko: 50 ordu.

    4. Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan matrikulaturiko ikasle bakoitzeko (azken proiektuan matrikulaturiko ikasleak kenduta) diruz lagunduko dena:

      Lehentasunezko zikloetako ikasleengatik: 1,5 ordu.

      Gainerako zikloetako ikasleengatik: ordu 1.

    1. , 2., 3. eta 4. puntuetako datuak egiaztatzeko, «Ikasleen zerrenda» beteko da.

    1. Azken proiektuan matrikulaturiko ikasle bakoitzeko: 4 ordu.

    1. puntuko datuak egiaztatzeko, «Azken proiektuko ikasleak» agiria beteko da.

  2. BAREMOA. Irakaskuntzaren kostua.

    Orduko batez besteko kostua ateratzeko, honako eragiketa hau egingo da: ekonomia-ekitaldiko guztizko kostua, APD zikloei buruzkoa, zati Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako asteko irakastorduak. I. baremoa aplikatzetik ateratako irakastordu diruz lagungarri bakoitzeko, ehuneko (%) bat aplikatuko da, kostuaren arabera, eta ondoko taula aintzat hartuta:

    Orduko kostuak, aplikatu beharreko portzentajea:

    284 eurotik gora asteko irakastorduko, % 30.

    130 eta 4.283 euro bitartean asteko irakastorduko, % 28.

    143 eta 312 euro bitartean asteko irakastorduko, % 24.

    Gehienez ere 2.142 euro asteko irakastorduko, % 18.

  1. baremo honetako datuak egiaztatzeko, «Irakasleen zerrenda» eta «Kostu ekonomikoa» agiriak beteko dira.

  2. BAREMOA. Ikasleen kostuaren araberakoa.

    Kalkulatzeko, kontuan hartuko dira, matrikula eta hilekoak direla-eta, 1. eta 2. mailako ikasleek duten batez besteko kostua; dena den, hortik kanpo geratuko dira amaierako proiektuaren matrikulak eta ikasturte urterako matrikulatuta ez daudenak.

    Guztirako batez bestekoa kalkulatzeko, dituzten batez besteko kostuak guztira dauden zikloen artean banatuko dira. Azkenean, matrikulak eta hilekoak guztira dituzten prezioak gehitu, eta koefiziente bat aplikatuko zaie I. eta II. baremoak aplikatuta guztira diruz lagun daitezkeen orduei, beti ere taula honen arabera:

    Ikasleentzako kostu-moduluak (matrikula gehi hilekoak). Aplikatu beharreko portzentajea:

    678 arte, I. eta II. baremoetatik batutako orduen % 30.

    679tik 3.214ra, I. eta II. baremoetatik batutako orduen % 20.

    215 eurotik gora, I. eta II. baremoetatik batutako orduen % 10.

  1. baremo honetako datuak egiaztatzeko, «urteko batez besteko kostua» agiria beteko da.

  2. BAREMOA. Diruz lagundu beharreko orduak kalkulatzea.

    Finantza daitekeen ordu bakoitzeko diru-laguntza kalkulatzeko, eragiketa hau egingo da: eskueran dagoen partidaren guztizkoa (2. artikulua) zati erakunde eskatzaile guztien ordu finantzagarrien guztizkoa.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratzen denetik hasita.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Prozedura-gaietan agindu honek aurreikusten ez duen guztirako, osagarri moduan aplikatuko dira laguntza eta diru-laguntza publikoen gaineko legeak eta azaroaren 26ko 30/1992 Legea, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea.

    AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 29a.

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

    CRISTINA URIARTE TOLEDO.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik