- AGINDUA, 2014ko apirilaren 30ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Jakin Fundazioa» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko apirilaren 30ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Jakin Fundazioa» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 103
- Hurrenkera-zk.: 2423
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/04/30
- Argitaratze-data: 2014/06/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Aztertu da «Jakin Fundazioa» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea, honako aurrekariak kontutan hartuta:
Lehenengoa. 2013ko abenduaren 23an, Herri Administrazio eta Justizia Sailean eskari bat sartu zen, «Jakin Fundazioa» delakoaren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Joan Mari Torrealdai Nabeak eta José Lorenzo Azurmendik sortu zuten fundazio hori. Eskabideari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.
Bigarrena. Fundazioen Erregistroak, 2014ko martxoaren 28ko idazkiaren bidez, dokumentazioan ikusitako akatsak zuzentzeko eskatu zien interesdunei, eta espedientean ageri den dokumentazioa sartu zen.
Hirugarrena. 2014ko martxoaren 28an Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoa bildu zen fundazioaren helburuak zilegi eta guztiontzako onuragarri direla egiaztatzeko, eta fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen.
Laugarrena. Honako hauek dira fundazioaren helburuak, estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera:
Euskalgintza eta kulturgintza sustatzeko ikerketa lerroak eta estrategiak garatu.
Euskal kultura Euskal Herrian eta gainerako herrietan ezagutzera eman eta zabaldu, horretarako behar diren baliabide ekonomiko, tekniko eta linguistikoak erabiliz.
Jakin bera bilgune eta bateragune izatea proposatu, euskararen eta kulturaren aldeko gogoetak eta ekimenak sortu, bideratu eta bultzatzeko.
Ideien historia, pentsamendua eta kultura landu.
Gizarteko kultura desberdinen integrazioa sustatu.
Fundazioko kideen ekimenak eta interesak babestu eta defendatu, Fundazioaren helburuekin zerikusia daukatenak.
Euskalgintzaren ondarea belaunaldi berriei transmititu eta berrikuntzarako estrategiak kudeatu, jarraikitasuna bermatze aldera.
Sektoreko eta kulturako talde, elkarte eta enpresen arteko ahaleginak eta harremanak koordinatu eta kudeatu.
Gizarte zibileko eragile eta elkarteen ekimenak eta egitasmoak dinamizatu euskal kulturaren alde.
Euskal kulturaren unibertsoan elkarlana eta aliantzak proposatu eta kudeatu.
Lehenago aipatutako helburuekin zerikusia duten bestelako xedeak.
Bosgarrena. Estatutuen 5 eta 6 artikuluetan jasotakoaren arabera, fundazioaren egoitza Donostian (Gipuzkoa) dago (Tolosa Hiribidea 103, 1-C), eta, batik bat, Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak.
Seigarrena. Hasierako dotazioa 30.000 eurokoa da. Kopuru hori ordaindu dela agiri bidez jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak 37.1.c) artikuluan.
Zazpigarrena. Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek doan beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetan xedatutakoaren arabera.
Zortzigarrena. Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:
Presidentea: Joan-Mari Torrealdai Nabea jauna (2018-12-17 arte).
Presidenteordea: José-Lorenzo Azurmendi Otaegui jauna (2018-12-17 arte).
Idazkaria: Patxi-Xabier Eizagirre Gesalaga jauna (2018-12-17 arte).
Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko baten arabera.
Lehenengoa. Herri Administrazioko eta Justiziako sailburuari dagokio Fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan.
Bigarrena. Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa betez lege eta erregelamenduzko manuen arabera eratu da Fundazioa.
Aipatutako arauak eta, oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik, hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, egun honetan eta F-368 erregistro-zenbakiarekin, Donostiako (Gipuzkoa) «Jakin Fundazioa» erakundearen eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere (patronatu horren kideak zortzigarren aurrekarian agertzen dira), 2013ko abenduaren 17an, Diego-María Granados de Asensio jauna notarioaren aurrean emandako eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 2472) xedatu bezala.
Bigarrena. Fundazio hori, bere helburuak Kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 3. sekzioan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007Dekretuaren 2.2artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 30a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


