Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko maiatzaren 5ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) «Bartolome Ertzilla» Musika Kontserbatorio Profesionalari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko maiatzaren 5ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) «Bartolome Ertzilla» Musika Kontserbatorio Profesionalari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 2341
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/05/05
  • Argitaratze-data: 2014/05/28

Testu legala

Musika-espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz Durangoko «Bartolome Ertzilla» Musika Kontserbatorio Profesionalaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: Irakaskuntza artistikoak emateko, ikastetxe pribatuei baimenak emateari buruzko otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua (apirilaren 6ko BOE); Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betekizunak finkatzen dituen martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode-zenbakia: 48017137

Izen generikoa: Musika Kontserbatorio Profesionala

Izen espezifikoa: «Bartolome Ertzilla»

Titularra: Organismo Autónomo Administrativo Escuela de Música y Conservatorio de Grado Medio Bartolomé Ertzilla

Helbidea: Montebideo etorbidea 7

Udalerria: Durango

Lurralde historikoa: Bizkaia

Ikastetxeak aurrerantzean honako espezialitate hauek emango ditu: pianoa, biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, oboea, klarinetea, saxofoia, txistua, fagota, flauta, tronpa, tronpeta, kantua, gitarra elektrikoa eta perkusioa.

Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 5a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik