- AGINDUA, 2014ko maiatzaren 6koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Larrabetzu udalerriko (Bizkaia) «Larrabetzu» Oinarrizko Mailako Musika Ikastetxe Baimenduaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko maiatzaren 6koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Larrabetzu udalerriko (Bizkaia) «Larrabetzu» Oinarrizko Mailako Musika Ikastetxe Baimenduaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 99
- Hurrenkera-zk.: 2342
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/05/06
- Argitaratze-data: 2014/05/28
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertuta geratu da Bizkaiko Larrabetzu udalerriko «Larrabetzu» Oinarrizko Mailako Musika Ikastetxe Baimenduak titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: Irakaskuntza artistikoak emateko, ikastetxe pribatuei baimenak emateari buruzko otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua (apirilaren 6ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 6a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


