Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko maiatzaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Arrasateko (Gipuzkoa) «Arrasate Musikal» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko maiatzaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Arrasateko (Gipuzkoa) «Arrasate Musikal» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 98
  • Hurrenkera-zk.: 2310
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/05/09
  • Argitaratze-data: 2014/05/27

Testu legala

Aztertuta geratu da Arrasateko (Gipuzkoa) «Arrasate Musikal» musika-eskola pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

Kode-zenbakia: 20007311.

Izen espezifikoa: «Arrasate Musikal».

Titularra: Sociedad Cultural Arrasate Musikal.

Helbidea: Nafarroa etorbidea, 14.

Udalerria: Arrasate.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.

Adarrak:

Kantua: bakarlaria eta korua.

Instrumentu sinfonikoak: biolina, oboea, klarinetea, fagota, flauta, perkusioa, tronpeta, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, saxofoia, tronpa, tronboia eta tuba.

Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua eta gaita.

Zenbait joera: gitarra elektrikoa eta jazza - bateria.

Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 9a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik