Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko maiatzaren 12koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko kideak izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko maiatzaren 12koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko kideak izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 2082
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/05/12
  • Argitaratze-data: 2014/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunak III. kapituluan, 3. atalean arautzen du Arbitraje Batzordea, eta hauek dira bere eginkizunak, Itunaren 66. artikuluak, bat paragrafoan ezarri bezala:

  1. Estatuko Administrazioaren eta foru-aldundien artean edo hauen eta beste autonomia erkidegoetako administrazioen artean sortzen diren auziak ebaztea, bai zerga itunduen lotura-puntuen aplikazioari dagokionez, bai administrazio bakoitzari zenbateko zatia dagokion zehazteko, Sozietateen gaineko Zerga edota Balio Erantsiaren gaineko Zerga administrazio bati baino gehiagori ordaindu behar zaionean.

  2. Banako zerga harremanetako arazo zehatzetan ekonomia-itun hau interpretatzeko eta aplikatzeko orduan administrazio interesatuen artean sor litezkeen auziak erabakitzea.

  3. Zergadunen egoitza dela-eta sor litezkeen desadostasunak ebaztea.

    Ekonomia Itunaren 62.d) artikuluaren arabera, Batzorde Mistoari dagokio Arbitraje Batzordeko kideen izendapena erabakitzea.

    Halaber, Ekonomia Itunaren 65. artikuluak bat paragrafoan ezarritakoaren arabera, Arbitraje Batzordeak hiru kide izango ditu, eta horien izendapena Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak eta Ogasun eta Finantzetako sailburuak formalizatuko dute.

    Horrez gain, Itunaren 65. artikuluak bi paragrafoan esaten du kide horiek sei urterako izendatuko direla. Epe hori igaro denez, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2014ko urtarrilaren 16an Madrilen egindako bileran erabaki zuen Arbitraje Batzordeko kideak izendatzea sei urteko epe berri baterako.

    Aurrekoa kontuan izanik, Agindu honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko kideen izendapena formalizatzea da, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2014ko urtarrilaren 16an egindako bileran adostutakoari jarraituz.

    Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunak 65. artikuluan, bat paragrafoan, ezarritakoa betez, hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunak III. kapituluan 3. atalean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko lehendakari Gabriel Casado Ollero jauna izendatzea.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunak III. kapituluan 3. atalean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko batzordekide izendatzea Isaac Merino Jara jauna eta Francisco Javier Muguruza Arrese jauna.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 12a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.