- AGINDUA, 2014ko maiatzaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) «Juli Foruria» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko maiatzaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) «Juli Foruria» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 99
- Hurrenkera-zk.: 2343
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/05/12
- Argitaratze-data: 2014/05/28
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertuta geratu da Gernika-Lumoko «Juli Foruria» musika-eskola pribatuaren erakunde-titularraren ordezkariak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 48015840.
Izen espezifikoa: «Juli Foruria».
Titularra: Julia Foruria Laucirica.
Helbidea: San Juan Ibarra plaza 2.
Udalerria: Gernika-Lumo.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a.
Adarra:
Kantua: korua.
Instrumentu sinfonikoak: biolina, biola, biolontxeloa, flauta, klarinetea, fagota, tronpeta, saxofoia, oboea eta perkusioa.
Instrumentu polifonikoak: akordeoia, pianoa eta gitarra.
Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua eta trikitia.
Zenbait joera: gitarra elektrikoa eta batería.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 12a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


