- AGINDUA, 2014ko maiatzaren 26koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena; horren bidez, Sestaoko Txabarri - El Sol auzoan 44 etxebizitza sozial esleipen prozedura orokorretik kanpo utziko dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko maiatzaren 26koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena; horren bidez, Sestaoko Txabarri - El Sol auzoan 44 etxebizitza sozial esleipen prozedura orokorretik kanpo utziko dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 110
- Hurrenkera-zk.: 2571
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/05/26
- Argitaratze-data: 2014/06/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herri Administrazioa; EAEko udalak
Testu legala
Lehenengoa. 2005eko apirilaren 6an, orduko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Sestaoko Udalak lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten gizarte eta hiri biziberritzerako hirigintza jardunak Sestaoko udalerrian. Hitzarmenean adostutakoa gauzatzeko, besteak beste 44 etxebizitza sozialeko sustapena (EB2-2106/08-EE espedientea) eraiki da.
Bigarrena. «Ekintzak bateratuz» izeneko Plan Zuzentzailean zehartua dagoen Sestaoko Txabarri, Urbinaga, Simondrogas, Rivas eta Los Baños auzoen hiri eta gizarte birgaitzerako prozesuak aurreikusten du hainbat eraikin (batzuk etxebizitza-erabilerakoak) eta, horretarako antolamenduz kanpoko egoeran utzi ditu. Hori dela eta, Plan Zuzentzaileak aurreikusten du eragipean dauden eta legezko etxebizitza-okupatzaileak diren 390 bizikidetza-unitateri beste etxebizitza bat eskaintzea.
Hirugarrena. Orduko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Sestaoko Udalak lankidetza-hitzarmenaren bosgarren azalpenetan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak hartzen du bere gain Txabarri El Sol auzoko BEBPBko jardueraren ondorioz etxebizitza berriak eskaintzeko zeregina.
Laugarrena. Sestaoko Txabarri El Sol auzoko EB2-2106/08-EE espedienteari dagozkion 44 etxebizitza sozialak, aurreko ataletan aipatutako hitzarmenak helburu zuen jarduerek eragindakoak birkokatzeko erabiliko dira, eragindako etxebizitzen legezko okupatzaileak beste etxebizitza bat hartzeko eskubidea baitute, Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren arabera.
Lehenengoa. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari dagokio agindu hau ematea, hala xedatuta baitago 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 39.6 artikuluan, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoan, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 48. artikuluan, Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoan.
Bigarrena. Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak 36. artikuluan eta ondorengoetan xedatzen ditu Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Toki Administrazioen hirigintza-jardueren ondorioz, beste bizileku bat eman behar den kasuetan jarraitu beharreko irizpideak eta prozedura, kasu honetan orduko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Sestaoko Udalak 2005eko apirilaren 6an sinatutako hitzarmenaren arabera dagozkionak.
Hirugarrena. Martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 39. artikuluak 6. paragrafoan zehazten duenez, aipatutako eskubidea bermatzera bideratutako etxebizitzak ez dira prozedura orokorraren bidez esleituko, eta 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 48. artikuluan ezartzen du esleipen prozedurari hasiera emateko aginduan zehaztu behar dela prozeduratik baztertutako etxebizitzen kopurua.
Ondorioz,
Lehenengoa. Esleipen prozedura orokorretik kanpo uztea Sestaoko Txabarri El Sol auzoko EB2-2106/08-EE espedienteko sustapen publikoko 44 etxebizitza sozialak. Etxebizitza horiek hirigintza jardueren ondoriozko birkokapenak egiteko erabiliko dira.
Bigarrena. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 59. artikuluan zehazten denez, prozeduratik baztertutako etxebizitzak, agindu honetan zehazten diren birkokatzeetarako erabiltzen ez badira, Etxebizitzako Lurralde Ordezkariak esleituko ditu.
Hirugarrena. Sustapen honetako etxebizitzak lagatzeko araubidea alokairua izango da, birkotatuei dagozkien eskubideei kalterik egin gabe.
Laugarrena. Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 26a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


