- AGINDUA, 2014ko ekainaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, ikastetxeetako Ulibarri programak 2014-2015 ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak, programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak eta ikastetxe bakoitzak programarako izango dituen dedikazio-orduak zehazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko ekainaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, ikastetxeetako Ulibarri programak 2014-2015 ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak, programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak eta ikastetxe bakoitzak programarako izango dituen dedikazio-orduak zehazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 106
- Hurrenkera-zk.: 2489
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/06/04
- Argitaratze-data: 2014/06/06
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Abenduaren 23ko 323/2003 Dekretuak (abenduaren 31ko EHAA) Hizkuntza Normalkuntzako Ulibarri programa arautzen du. Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntzako Proiektuen garapenean partaide diren eragileen elkarlanak osatzen du programa: Administrazioa, ikastetxeak eta bestelako instantziak.
Aipatu Dekretuaren 5.2.b) artikuluak zera dio: Ulibarri programan dauden itunpeko ikastetxeek diru-laguntza jasoko dutela Hizkuntza Normalkuntzako ardura teknikoa hartzen duen irakaslearen dedikazioa estaltzeko.
Bestalde, zera dio Dekretuak 12. artikuluaren lehen pasartean: programan sartzeko eskabideak baloratzeko irizpideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Agindu bidez ezarriko direla.
Hortaz, Ulibarri programak eta 2014-2015 ikasturtean bertan arituko diren ikastetxeek izango dituzten baliabideak finkatu behar dira batetik eta, bestetik, programan sarbidea eskatu nahi duten ikastetxeentzat prozedura eta baloratzeko irizpideak ezarri behar dira Agindu bidez.
Horren guztiaren haritik, hau
Ikastetxe berriak sartzeko 50.000 euro.
Lehendik daudenen jarraipenerako 950.000 euro.
Atal honetan zehaztutako gehienezko zenbatekoa gehitu edo gutxitu daiteke eskatutako guztirakoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren bestelako diru-laguntza programetan agortu gabe geratutako aurrekontuzko baliabideak eta beti ere berauen ebazpenak ebatzi aurretik. Horrelakoetan, jendeaurrean agerian jarriko da Hezkuntza sailburuordearen Ebazpenaren bidez.
Itunpeko ikastetxe berrien sarrerarako jarritako diruetatik geldi daitekeen soberakina, lehendik programa barruan dauden itunpeko ikastetxeen beharrei erantzuteko erabili ahal izango da.
Itunpeko ikastetxeek modu elektronikoan egingo dituzte eskabidea eta eskabideari lotutako prozedura guztiak.
Prozedura elektronikoa honako legeriak araututa dago: Administrazio Elektronikoari buruzko 2012ko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak eta Informatika eta Telekomunikazioko Zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Erabakiak (E-Administrazioarentzat PLATEA Plataforma teknologikoa onartu zuena).
Eskabideak egiteko, balioesteko, nola bidali jakiteko eta gainontzeko xehetasunak ezagutzeko, ikastetxeak hauetako gune elektroniko batera jo behar du:
Ikastetxe berriak: https://www.euskadi.net/ayuda_subvencion/2014/ulibarri_berri/y22-izapide/eu
Dagoeneko programan dauden ikastetxeak: https://www.euskadi.net/ayuda_subvencion/2014/ulibarri_jarrai/y22-izapide/eu
Eskabidea egin ondoreneko jarraibidea gune honen bitartez egingo da: http://www.euskadi.net/nirekudeaketak.
Ulibarri programan sartu edo jarraitu nahi duten ikastetxeek eskabidea egin behar dute, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean.
Ikastetxe berriak: 2014-2015 ikasturterako Ulibarri programara bildu nahi duen ikastetxeak ondoko dokumentuok aurkeztu behar ditu:
Ikastetxearen hizkuntza normalkuntzako proiektua. Proiektua www.ulibarri.info gunean bete badu, bete izanaren aitorpena besterik ez du egingo.
Proiektuak ikastetxearen ordezkotza-organo gorenaren onespena duela adierazten duen froga-agiria.
Hizkuntz normalkuntzako proiektua burutu artean ikastetxeak egin duen ibilbidea zehazten duen oroitidazkia.
Proiektua burutzeko aholkularitza teknikoa izan duten ikastetxeek dagokien aholku-elkarteak sinatutako irizpen-txostena erantsi beharko dute. Aholkularitza hori gabe osatu diren proiektuak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren teknikariek aztertuko dituzte.
Ulibarri Programan dauden ikastetxeak: 2014-2015 ikasturtean Ulibarri programan jarraitu nahi duen ikastetxeak, hurrengo lau urterako onartu duen proiektua aurkeztu behar du.
Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Laguntzen eskatzaileek betebehar horiek egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, horretarako eskatzaileen baimenik behar izan gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauen testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko, 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz.
Aipatu azaroaren 11ko, 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketak ezarritakoa betetzeko, ikastetxeak, eskabidean bertan doakion erantzukizunpeko adierazpenaren bitartez, ondoko hauek egiaztatuko ditu:
Beste edozein administraziori, erakunde publikori edo pribaturi helburu bererako eskatutako edo haiengandik jasotako diru-laguntzen, laguntzen, sarreren edo baliabideen berri eman duela.
Ez duela legezko debekurik, diru-laguntza edo laguntza publikorik lortzeko aukera kentzen dionik, eta ez dagoela horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean.
Halaber, eskabidean agertzen diren datuak eta gainontzeko dokumentazioa egiazkoak direla, eta laguntza hauek eskuratzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituela.
Erakunde onuradunei diru-laguntza eman eta ordaindu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek antzeko beste diru-laguntza batzuk eman ondoren, haiek itzultzeko edo zehatzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da.
Erakunde eskatzaileak ezin du diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen duen zigor administratibo edo penalik izan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetatik seigarrenean ezarritako zehapenak barne.
Abenduaren 23ko 323/2003 Dekretuaren 12.1 artikuluan ezarritakoaren ildotik, aholku-emaileek irizpena eman beharko dute proiektu berrien gainean. Horren ondoren, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak izendatutako Balioespen-batzordeak irizpen horiek aztertu eta bateratuko ditu eta dagokion taula helaraziko dio Jarraipen-batzordeari. Taula honek ondoko irizpideak erabiliz sailkatuko ditu izangaiak:
Normalkuntza-proiektua bera. Gehienez 0,60 puntu.
Ikastetxearen errealitatera egokitutako proiektua da. Diagnostiko sakonean onarritzen da. Eragin-esparru garrantzitsuenak hartu ditu aintzakotzat, eta erabakiak hartzeko jarraitu den prozedurak adostasun nahikoa bermatzen du (0,60).
Ez da bete-betean ikastetxearen errealitatera egokitzen. Diagnostikoa ez da hain sakona. Eragin-esparru gehienak aintzakotzat hartzen baditu ere, gabeziak antzematen dira, eta erabakiak hartzeko jarraitu den prozedurak adostasun-arazoak ekar ditzake epe luzera (0,40).
Aurkeztutako proiektuak zuzendu beharreko gabezia larriak ditu. Ez da ikastetxearen errealitatera egokitzen. Diagnostikoa eskasa da, eta elaborazioak berak hutsune nabarmenak ditu (0,20).
Proiektuaren garapenaren egoera. Gehienez 0,3 puntu.
Diagnostikoa burutu eta proiektua elaboratzeaz eta adosteaz gain, urteko normalkuntza-plana ezarria du ikastetxeak dagoeneko. Normalkuntza-batzordea eta teknikaria izendatu dituzte eta euren funtzioak erabat eragingarriak dira. Diseinatutako jarduera normaltasunez ari da gauzatzen (0,30).
Diagnostikoa egiteko fasea, proiektua elaboratzekoa eta adostasunak biltzekoa egoki burutu baditu ere ikastetxeak, proiektuaren ezarpena hasierako fasean dago. Plana garapenerako abiapuntuan dago (0,20).
Diagnostikoa egiteko fasea, proiektua elaboratzekoa eta adostasunak biltzekoa burutu baditu ere ikastetxeak, fase hau ezin dugu amaitutzat eman; dokumentu horiei osatu, berrikusi eta konpondu beharra somatzen zaie oraindik (0,10).
Proiektuak eraginpean dituen ikasleak. Gehienez 0,10 puntu.
Horretarako, ikastetxearen gela-kopurua 0,001 zenbakiaz biderkatuko da. 100 gela edo gehiago dituzten ikastetxeak gehienezko puntuazioarekin sailkatuko dira hortaz.
Aurreko hiru irizpideetan izandako puntuazioaren batura, gutxienez 0,41 puntukoa izan beharko dute Ikastetxeek, Ulibarri programan onartuak izateko.
Puntuazioan bat datozen ikastetxeen kasuan, ikasle-kopuruak finduko du hirugarren balorazio irizpidea. Laugarren dezimal moduan ezarriko da hori, ikastetxeen hurrenkera txikienetik handienera. Gela- eta ikasle-kopurua Sailaren estatistika ofizialean erabaki-proposamena egiteko garaian dauden azken matrikula-datuetan oinarrituko da.
Balioespen-batzordeak igorritako datuetan oinarrituz, dagokion puntuazioa esleituko dio Jarraipen-batzordeak eskabide bakoitzari eta, lortutako puntuazioaren arabera eta beheranzko hurrenkeran, izangaien zerrendak osatu eta onarpen-proposamenak egingo ditu. Honetarako desberdindu egingo dira publikoak direnak eta ez diren ikastetxeak.
Aurrekontuak jarritako bitartekoak kontuan izanik, abenduaren 23ko 323/2003 Dekretuaren arabera Hezkuntza sailburuordeak ebatziko ditu eskabideak.
Dagoeneko Ulibarri programan dauden ikastetxeak.
Agindu honetara bilduz, Ulibarrin sartzen diren ikastetxeak.
Programan dauden ikastetxeen kasuan, ordu-esleipenerako, ondoko lau irizpide eta zehazten diren ponderazioak hartuko dira kontuan:
Gela-kopurua. Tramoak: 1-9 = 10p., 10-19 = 20p., 20 edo gehiago = 30 p.
Etapa-kopurua. Tramoak: 1 = 5p., 2 = 10p., 3 = 15p., 4 = 20 p.
Gune soziolinguistikoa. Tramoak: 1 = 10p., 2 = 8p., 3 = 6p., 4 = 4p., 5 = 2p.
Presentzia/erabilera, alde erlatiboa (Branka). 40 punturen gainean, tramoak: 1 = 0, 2 = 11, 3 = 21, 4 = 31. Tramoaren balioa (0,11,21, edo 31) + (Euskararen agerpena eta ezagutza / 10).
Eta lortutako puntuazioaren arabera egingo da ordu-esleipena:
3 orduko liberazioa 0-29,99 puntu duten ikastetxeentzat.
6 orduko liberazioa 30-59,99 puntu duten ikastetxeentzat.
9 orduko liberazioa 60-100 puntu duten ikastetxeentzat.
Agindu honetara bilduz, dagokion Ebazpenaren bidez, Ulibarrin sartzen diren ikastetxeei, ikastetxearen neurrian oinarritutako ordu dedikazioa esleituko zaie. Horretarako ondoko tramoak erabiliko dira:
3 orduko liberazioa 1-8 gela arteko ikastetxeentzat.
6 orduko liberazioa 9-19 gela arteko ikastetxeentzat.
9 orduko liberazioa 20 gelatik gorako ikastetxeentzat.
Aipaturiko epean ebazpen espresurik ematen ez bada, eskabidea ez dela aintzakotzat hartu ulertuko da.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Bide administratiboa agortzen duen Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar liteke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, dagokion gelan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengoan sartuko da indarrean Agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 4a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


