- AGINDUA, 2014ko ekainaren 6koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Zumarragako (Gipuzkoa) «Secundino Esnaola» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko ekainaren 6koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Zumarragako (Gipuzkoa) «Secundino Esnaola» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 119
- Hurrenkera-zk.: 2824
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/06/06
- Argitaratze-data: 2014/06/25
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertuta geratu da Zumarragako «Secundino Esnaola» musika-eskola pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.
Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Kode-zenbakia: 20007205.
Izen espezifikoa: «Secundino Esnaola».
Titularra: Institución Musika Ikastetxe Secundino Esnaola.
Helbidea: Artiz auzoa z/g (Legazpi Etxea).
Udalerria: Zumarraga.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.
Adarrak:
Kantua: bakarlaria eta korua.
Instrumentu sinfonikoak: saxofoia, klarinetea, biolina, biolontxeloa, biola, oboea, flauta, tronpeta, perkusioa, tuba, bonbardinoa eta tronpa.
Instrumentu polifonikoak: akordeoia, pianoa eta gitarra.
Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitixa, atabala, dultzaina eta Panderoa.
Zenbait joera: gitarra elektrikoa, kontrabaxua eta tronboia.
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 6a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


