- AGINDUA, 2014ko ekainaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Lezoko (Gipuzkoa) «Tomas Garbizu» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko ekainaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Lezoko (Gipuzkoa) «Tomas Garbizu» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 131
- Hurrenkera-zk.: 3178
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/06/10
- Argitaratze-data: 2014/07/11
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertuta geratu da Lezoko «Tomas Garbizu» musika-eskola publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.
Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Kode-zenbakia: 20007761.
Izen generikoa: Musika-eskola publikoa.
Izen espezifikoa: «Tomas Garbizu».
Titularra: Lezoko Udala.
Helbidea: Arretxene 3.
Udalerria: Lezo.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.
Adarrak:
Kantua: bakarlaria eta korala.
Instrumentu sinfonikoak: biolina, klarinetea, fliskornoa, tronpeta, oboea, perkusioa, saxofoia, txirula, biola, biolontxeloa, tuba eta tronboia.
Instrumentu polifonikoak: pianoa, gitarra, akordeoia eta gitarra.
Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitia, txalaparta eta panderoa.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 10a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


