- AGINDUA, 2014ko ekainaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Zarauzko (Gipuzkoa) «Imanol Urbieta» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko ekainaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Zarauzko (Gipuzkoa) «Imanol Urbieta» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 133
- Hurrenkera-zk.: 3235
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/06/10
- Argitaratze-data: 2014/07/15
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertuta geratu da Zarauzko «Imanol Urbieta» musika-eskola publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.
Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Kode-zenbakia: 20015020.
Izen generikoa: Musika-eskola publikoa.
Izen espezifikoa: «Imanol Urbieta».
Titularra: Zarauzko Udala.
Helbidea: Nafarroa kalea 40.
Udalerria: Zarautz.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1., 2., 3. eta 4. Mailak.
Adarrak:
Instrumentu sinfonikoak: txirula, tronpeta eta biolina.
Instrumentu polifonikoak: pianoa.
Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua eta trikitia.
Zenbait joera: klarinetea, gitarra, tronboia eta saxofoia.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 10a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


