Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko ekainaren 27koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Bergarako Herrigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko ekainaren 27koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Bergarako Herrigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 4533
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/06/27
  • Argitaratze-data: 2014/10/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 17. artikuluak bi betekizun zehazten ditu multzo jakin bat Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko. Alde batetik, Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoko aldizkarian argitaratu beharra eta, bestetik, planaren eraginpean dauden udalek Birgaitzeko Hirigintza Elkarte bat eratu beharra.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 2013ko apirilaren 4ko alean argitaratu da Udaleko Osoko Bilkurak 2013ko otsailaren 25ean hartutako erabakia, Bergarako Hirigune Historikoa Birgaitzeko (Barne Erreformarako) Plan Berezia behin betiko onartzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2013ko uztailaren 2ko alean, Bergarako Herrigune Historikoa Birgaitzeko (Barne Erreformarako) Plan Berezia behin betiko onartu dela dioen iragarkia argitaratu da.

Era berean, Bergarako Udala SURADESAko Debagoiena Birgaitzeko Hirigintza Sozietatea, S.A. kidea da, 1986an sortu zenetik.

Horiek horrela, Bergarako Herrigune Historikoan abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dira; beraz, aipatutako ingurua Birgaitze Integratuko Area deklara daiteke.

Gai horretan erabilgarri diren legeak ikusita, honako hau

Bergarako Herrigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzea, agindu honen eranskinean agertzen den planoan dagoen mugaketarekin bat eginda. Izan ere, Bergarako Herrigune Historikoaren Birgaitze Plan Berezian jasota dago eremu hori, BIAren mugaketa izenarekin.

Agindu honen aurka, nahi izanez gero, eta hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, edo, bestela, administrazioarekiko auzierrekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 27a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.