- AGINDUA, 2014ko ekainaren 30ekoa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, zeinaren bitartez xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko idazkariak bere kargua uztea eta haren ordezkoa izendatzea eta Batzorde horren egoitza aldatzea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko ekainaren 30ekoa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, zeinaren bitartez xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko idazkariak bere kargua uztea eta haren ordezkoa izendatzea eta Batzorde horren egoitza aldatzea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 122
- Hurrenkera-zk.: 2902
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/06/30
- Argitaratze-data: 2014/06/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ogasun; Instituzional
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren III. kapituluko 3. atalak Arbitraje Batzorde bat arautzen du, eta, Itunaren 66. artikuluaren 1. paragrafoak ezarritakoaren arabera, eginkizun hauek ditu batzorde horrek:
Estatuko Administrazioaren eta foru-aldundien artean edo haien eta beste autonomia erkidegoetako administrazioen artean auzirik sortuz gero, horiek ebaztea, bai zerga itunduen lotura-puntuen aplikazioari dagokionez, bai administrazio bakoitzari zenbateko zatia dagokion zehazteko, Sozietateen gaineko Zerga edota Balio Erantsiaren gaineko Zerga administrazio bati baino gehiagori ordaindu behar zaionean.
Banako zerga harremanetako arazo zehatzetan ekonomia-itun hau interpretatzeko eta aplikatzeko orduan administrazio interesatuen artean auzirik sortuz gero, horiek erabakitzea.
Zergadunen egoitza dela-eta desadostasunik sortuz gero, horiek ebaztea.
Bere aldetik, aipaturiko Arbitraje Batzordearen Arautegiak, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak onartu baitzuen 2007ko uztailaren 30eko Erabakiaren bitartez, hau dio 7. artikuluan:
Arbitraje Batzordeak idazkari bat izango du. Idazkari hori ezin da Batzordeko kide izan, eta hauetako baten zerbitzuko pertsona izango da: Estatuko Administrazio Orokorra, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra edo foru aldundiak.
Ekonomia eta Ogasuneko ministroak eta Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak izendatuko dute, txandaka, Arbitraje Batzordeko idazkaria, hiru urterako izendatu ere.
(...).
Arbitraje Batzordea eratu zenetik bigarren hirurtekoa betetzen den honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionario bati egokitu behar zaio idazkaritza; gainera, Arbitraje Batzordearen egoitza berriz ere jarriko da Gaztelako Atea kaleko 15. zenbakian dagoen higiezinean (01007 Vitoria-Gasteiz).
Horretarako, egungo idazkaria kendu behar da kargutik, Estatuko Administrazioko funtzionarioa baita, eta Arbitraje Batzordearen egoitzaren egungo kokapena aldatu.
Horren ondorioz, eta lehenago aipaturiko arauak betez, honako hau
Lehenengoa. Arbitraje Batzordeko idazkari kargutik kentzea Zerga Administrazioko Estatuko Agentziaren EAEko Ordezkaritza Bereziaren Erakunde Harremanetarako Eskualdeko Bulegoaren Buruzagitzaren titularra. Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren III. kapituluko 3. atalak aurreikusi du batzorde hori.
Bigarrena. Loreto Abaigar Echegoyen andrea izendatzea Arbitraje Batzordeko idazkari. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomia Itunaren III. kapituluko 3. atalak aurreikusi du batzorde hori.
Hirugarrena. Arbitraje Batzordeari egoitza hau jartzea: Gaztelako Atea kaleko 15. zenbakian dagoen higiezina (01007 Vitoria-Gasteiz). Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomia Itunaren III. kapituluko 3. atalak aurreikusi du batzorde hori.
Laugarrena. Agindu hau Ekonomia eta Ogasuneko ministroari eta Arbitraje Batzordeko lehendakariari jakinaraztea.
Bosgarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek izan dezaten horren berri.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 30a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


