- AGINDUA, 2014ko uztailaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bermeo udalerriko (Bizkaia) «Jose Antonio Egia» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko uztailaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bermeo udalerriko (Bizkaia) «Jose Antonio Egia» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 148
- Hurrenkera-zk.: 3501
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/07/04
- Argitaratze-data: 2014/08/07
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertuta geratu da Bermeo udalerriko «Jose Antonio Egia» musika-eskola publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Kode-zenbakia: 48011330.
Izen generikoa: Musika-eskola publikoa.
Izen espezifikoa: «Jose Antonio Egia».
Titularra: Bermeoko Udala.
Helbidea: Irakaskintza zk.g.
Udalerria: Bermeo.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.
Adarrak:
Kantua: korua.
Instrumentu sinfonikoak: saxofoia, klarinetea, biolina, biolontxeloa, tronpeta, tronboia eta flauta.
Instrumentu polifonikoak: pianoa, gitarra eta akordeoia.
Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitixa eta panderoa.
Zenbait joera: gitarra elektrikoa, bateria eta baxu elektrikoa.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 4a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


