- AGINDUA, 2014ko uztailaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Jesús María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko uztailaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Jesús María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 153
- Hurrenkera-zk.: 3544
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/07/09
- Argitaratze-data: 2014/08/14
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Batxilergoko «Arteak» modalitatea emateko baimena eskatuz Bilboko (Bizkaia) «Jesús María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 48002249
Izen espezifikoa: «Jesús María»
Titularra: Religiosas de Jesús María
Helbidea: Enekuri-Artxanda errepidea, 36
Udalerria: Bilbao
Lurralde historikoa: Bizkaia
Baimena: Batxilergoko «Arteak» modalitatea gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, honelako edukerakoak:
unitate 1, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostukoa.
2 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 18 ikaspostukoa.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostuko edukiera.
Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostuko edukiera.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostuko edukiera.
Batxilergoa: «Arteak», «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 4 unitate, 140 ikaspostu.
Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.
Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 9a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


