- AGINDUA, 2014ko uztailaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Musikasi» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko uztailaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Musikasi» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 157
- Hurrenkera-zk.: 3585
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/07/14
- Argitaratze-data: 2014/08/21
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertuta geratu da Bilboko «Musikasi» musika-eskola pribatuaren erakunde-titularraren ordezariak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 48015761.
Izen generikoa: Musika-eskola pribatua.
Izen espezifikoa: «Musikasi».
Titularra: Musikasi Sociedad Cooperativa.
Helbidea: Mazarredo zumardia, 45.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.
Adarrak:
Kantua: bakarlaria eta korua.
Instrumentu sinfonikoak: txirula, klarinetea, tronpa, biolina, kontrabaxua, biolontxeloa, saxofoia, tronboia, oboea, biola eta tronpeta.
Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia, gitarra eta organoa.
Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua eta trikitia.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 14a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


