- AGINDUA, 2014ko uztailaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko uztailaren 15eko Agindua aldatzeko dena. Agindu horren bidez, bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari lotutako jarduerak egiteko laguntzen 2014rako deialdia egiten da. Laguntza horiek azaroaren 27ko 248/2012 Dekretuan aurreikusitakoak dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko uztailaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko uztailaren 15eko Agindua aldatzeko dena. Agindu horren bidez, bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari lotutako jarduerak egiteko laguntzen 2014rako deialdia egiten da. Laguntza horiek azaroaren 27ko 248/2012 Dekretuan aurreikusitakoak dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 146
- Hurrenkera-zk.: 3466
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/07/18
- Argitaratze-data: 2014/08/04
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko uztailaren 15eko Aginduaren testuan (2014ko uztailaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 136. zk.). Agindu horren bidez, bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari lotutako jarduerak egiteko laguntzen 2014rako deialdia egiten da. Laguntza horiek azaroaren 27ko 248/2012 Dekretuan aurreikusitakoak dira. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2014/3296 (11/2) orrialdean, ebazpen-zatiko hirugarren paragrafoan (Eskabideak eta formularioak aurkeztea),
honela dio:
Hilabete bateko epea izango da eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Baina honela esan behar du:
Eskaerak aurkezteko epea 2014ko irailaren 15ean bukatuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 18a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


