- AGINDUA, 2014ko uztailaren 23koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita sailburu berberaren 2014ko ekainaren 12ko Agindua. Agindu haren bidez, argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko uztailaren 23koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita sailburu berberaren 2014ko ekainaren 12ko Agindua. Agindu haren bidez, argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 151
- Hurrenkera-zk.: 3528
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/07/23
- Argitaratze-data: 2014/08/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 12ko Aginduak argitara eman zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen arteko autonomia-erkidego mailako lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak.
Jonathan Chinchilla Tamayo jaunak aipatutako Aginduaren aurka aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa dela-eta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak erabaki du, 2014ko uztailaren 22ko Aginduaren bidez, errekurtsogilearen eskariak onartzea, eta aitortu egiten dio eskubidea duela honako destino hau esleitzeko: Politekniko Easo GLHBI, Donostian, Gizartearentzako zerbitzuak espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna.
Ondorioz, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau
Lehenengoa. Aldatzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 12ko Aginduko lekualdatze-lehiaketaren esleipena; Agindu haren bidez, argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen arteko autonomía-erkidego mailako lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak. Aldaketa hauek egiten dira:
Jonathan Chinchilla Tamayo jaunari honako behin betiko destinoa ematen zaio: Politekniko Easo GLHBI (kodea 20004745), Donostian, Gizartearentzako zerbitzuak espezialitatea (225), 2. hizkuntza-eskakizuna (D).
Galdu egiten da Aintzane Ziarreta Erauzkin andreak zuen honako behin betiko destino hau: Politekniko Easo GLHBI (kodea 20004745), Donostian, Gizartearentzako zerbitzuak espezialitatea (225), 2. hizkuntza-eskakizuna (D).
Bigarrena. Jonathan Chinchilla Tamayo jaunak destino berria 2014ko irailaren 1ean hartuko du jabetzan.
Agindu honen bidez lortutako lanpostuari ezingo zaio uko egin.
Hirugarrena. Aintzane Ziarreta Erauzkin andrea behin-behineko destinoan geratzen da, bere behin betiko destinoa galdu duelako, administrazio-errekurtsoa ebatzi delako, 2014ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Laugarrena. Aintzane Ziarreta Erauzkin andreak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak deitzen dituen lekualdatze-lehiaketetan parte hartu beharko du, harik eta behin betiko destinoa lortu arte, eta herri edo barruti jakin baterako lehentasun-eskubideaz baliatzeko eskubidea izango du.
Merezimenduak barematzean, parte hartzen dueneko ikastegian behin betiko destinoa duen funtzionario gisa lortutako puntuak zehazte aldera, postua galdutzat jo den ikastegia joko da parte hartzen dueneko ikastegitzat, eta horri erantsi beharko zaizkio gerora edozein ikastegitan emandako behin-behineko zerbitzuak.
Behin betiko destinorik lortzen ez duen bitartean, ikasturte hasieran destinoak esleitzeko antolatzen diren ekitaldietan hartu beharko du parte, behin-behineko destinoa lortzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 23a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


