- AGINDUA, 2014ko uztailaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Iruraiz-Gaunako (Araba) «Geroa Eskola-Escuela Libre» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitate bat ireki eta abian jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko uztailaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Iruraiz-Gaunako (Araba) «Geroa Eskola-Escuela Libre» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitate bat ireki eta abian jartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 158
- Hurrenkera-zk.: 3601
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/07/28
- Argitaratze-data: 2014/08/22
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Hezkuntza Bereziko gela ireki bat zabaldu eta abian jartzeko eskatuz Iruraiz-Gaunako (Araba) «Geroa Eskola-Escuela Libre» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode-zenbakia: 01006794
Izen espezifikoa: «Geroa Eskola-Escuela Libre»
Titularra: Asociación Cultural Nuevo Hilo de Oro-Urrezko Hari Berria
Helbidea: Geltokia 33
Udalerria: Iruraiz-Gauna
Lurralde historikoa: Araba
Baimena: Hezkuntza Bereziko gela ireki 1.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 2 unitate, 50 ikaspostu.
Lehen Hezkuntza: 3 unitate, 60 ikaspostu.
Hezkuntza Berezia: gela ireki 1.
Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 28a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


