Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko uztailaren 28koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan unibertsitate-titulu ofizialen akreditazioa berritzeko epea ezartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko uztailaren 28koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan unibertsitate-titulu ofizialen akreditazioa berritzeko epea ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 172
  • Hurrenkera-zk.: 3834
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/07/28
  • Argitaratze-data: 2014/09/11

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatuak, 8.2 artikuluan dioenez, estatuko lurralde osorako balioa izango duten titulu ofizialak lortzeko ikasketak ezartzea eta kentzea autonomia-erkidegoek erabakiko dute, bai Unibertsitatearen ekimenez Gizarte Kontseiluak proposatuta, bai erkidegoaren beraren ekimenez, Unibertsitatearen Gobernu Kontseilu horren adostasunarekin, eta, betiere Gizarte Kontseiluak txostena eman ondoren. Lege Organiko horren 35.2 artikuluan adierazten denez, autonomia-erkidegoek eta Unibertsitate Kontseiluak baimendu beharko dituzte unibertsitateen ikasketa-planak, betiere Gobernuak ikasketa ofizialak emateko jarraibideekin eta baldintzekin bat badatoz.

Unibertsitateko ikasketa ofizialak nola ezarri hiru errege-dekretu hauek arautzen dute: Unibertsitateko ikasketa ofizialak ezartzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua (uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatzen duena); urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretua; eta uztailaren 12ko 534/2013 Errege Dekretua.

Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan tituluak inskribatzeak berekin ekarriko du titulu horien hasierako akreditazioa, betiere urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskribatutako tituluen akreditazioaren segimendua nola egin eta nola berritu arautzen du, eta ezartzen du, halaber, unibertsitateak akreditazioa berritzeko dagokion eskaera egin behar duela, autonomia-erkidegoek ezarritako prozedura eta epeak betez, betiere.

Horri jarraituz, Gradu, Master eta Doktoregoko unibertsitate-tituluen akreditazioa berritzeko prozedura eta epeak ezartzen dituen urriaren 16ko 205/2012 Dekretua onartu zen.

Uztailaren 12ko 534/2013 Errege Dekretuak, orobat, seigarren xedapen iragankor bat sartzen du urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan, eta xedapen horren bidez, unibertsitate-titulazio ofizialak akreditatzeko berritze-sistema ezartzeari dagozkion arloak arautzen dira. Bi urtez zabaltzen da akreditazioa berritzeko aplika daitekeen epea, akreditazioa 2012-2013, 2013-2014 eta 2014-2015 ikasturteetan berritu beharko luketen unibertsitate-titulu ofizialentzat.

Horregatik guztiagatik, eta urriaren 16ko 205/2012 Dekretuaren 3.2 artikuluan emandako eskumenari jarraituz, honako hau

Lehenengoa. 2014ko irailaren 15etik urriaren 31ra arteko epea ezartzea, bi egun horiek barne, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-esparruko unibertsitateek beren titulu ofizialen akreditazioa berritzea eska diezaioten Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari, tituluen epea 2012-2013 ikasturtean bukatu den kasuetan.

Bigarrena. Prozedura urriaren 16ko 205/2012 Dekretuaren 3. artikuluan egongo da araututa.

Hirugarrena. Prozedura hau ofiziala izango da eta araudian ezarritako ondorioak izango ditu; hau da, ebazpenean akreditazioa baiesten bada, titulazioa ofizialki akreditatuta geratuko da, eta akreditazioaren berritzea inskribatuko da; bestela, prozedura amaitu ondoren, ebazpenean akreditazioa ezesten bada, titulua Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistrotik kenduko da, eta ofizialtasuna eta balioa galduko du lurralde nazional osoan, eta ikasketa-plana iraungitzat joko da, eta ikasketa horietan diharduten ikasleen eskubide akademikoak bermatzeko neurri egokiak hartu beharko dira.

Laugarrena. Ebaluazio-prozesua egiteko, honako bi agiri hauek hartuko dira oinarritzat: batetik, «Gradu, master eta doktoregoko unibertsitate-titulu ofizialen borondatezko akreditazioa berritzeko ebaluazioa» esparru-dokumentua; eta bestetik, «Gradu, master eta doktoregoko unibertsitate-titulu ofizialak egiaztatzeko borondatez berritzea» izeneko autoebaluazio-gida, Unibasq - Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziarena.

Bosgarrena. Titulazio bakoitzari dagokion eskabidea eta derrigorrezko dokumentazioa (euskarri elektronikoan) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Unibertsitate Zuzendaritzara bidali beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 zehazturiko edozein erregistrotan aurkeztu ahal izango dira, bai eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluak aipatzen dituen bulegoetan ere.

Seigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 28a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ITZIAR ALCORTA IDIAQUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.