Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko abuztuaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Sopuertako (Bizkaia) «San Viator» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko abuztuaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Sopuertako (Bizkaia) «San Viator» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 160
  • Hurrenkera-zk.: 3626
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/08/04
  • Argitaratze-data: 2014/08/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzeko eskatuz Sopuertako (Bizkaia) «San Viator» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode-zenbakia: 48007818.

Izen espezifikoa: «San Viator».

Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti.

Helbidea: San Cristobal 2.

Udalerria: Sopuerta.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Hezkuntza Bereziko gela ireki 1 gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostu.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostuko edukiera.

Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» modalitatea. Edukiera: 4 unitate, 140 ikaspostu.

Lanbide Heziketa:

Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:

«Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Administrazio eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

«Instalazio elektrikoak eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

«Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

«Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:

«Karrozeria» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Ibilgailu automobilen elektromekanika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Automozioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak:

«Haur-hezkuntza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Hezkuntza Berezia:

Hezkuntza bereziko 3 gela ireki.

Zereginen ikaskuntzako 4 gela.

Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abuztuaren 4a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik