Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko irailaren 4koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinarekin ebatzi egiten baitira 2014ko ekitaldiko Euskal Turismo Sariak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko irailaren 4koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinarekin ebatzi egiten baitira 2014ko ekitaldiko Euskal Turismo Sariak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 171
  • Hurrenkera-zk.: 3815
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/09/04
  • Argitaratze-data: 2014/09/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Instituzional; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 7ko Aginduaren bitartez arautu egiten dira Euskal Turismo Sariak (2014-05-14ko EHAA, 89. zk.). Eta Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2014ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bitartez argitaratu egiten da, 2014ko ekitaldiari dagokionez, Euskal Turismo Sariak emateko deialdia (20145-07-14ko EHAA, 132. zk.). Bada, agindu horren 9. artikuluan xedatutakaorekin bat etorriaz, kontuan izanik ebazpen hori, eta Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamena, sariak emateari buruzkoa, ezagutu ostean, honako hau

Kategoria: Berrikuntza Bultzatzea: honakoari: Bajo El Agua Factory.

Kategoria: Lehiakortasuna bere jarduera-sektorean: honakoari: Hotel Eguren Ugarte. Paganos-Laguardia.

Kategoria: Ibilbide profesionala: honakoari: Gran Camping Zarautz.

  1. Halaber, epaimahaiak erabaki du, salbuespenez, aitorpen berezia ematea «Pintxos Donostia» taberna-elkarteari 2014. urte honetan.

  2. 2014ko maiatzaren 7ko aipatu aginduaz ezarritakoarekin bat etorriaz jasoko dute erakunde onuradunek errekonozimendu publikoa, hain justu ere hartarako deitutako ekitaldian.

Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Industria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren aurrean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 4a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.