- AGINDUA, 2014ko irailaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Getxoko (Bizkaia) «Toys» haur-eskola pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko irailaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Getxoko (Bizkaia) «Toys» haur-eskola pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 191
- Hurrenkera-zk.: 4173
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/09/04
- Argitaratze-data: 2014/10/08
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Getxoko (Bizkaia) «Toys» haur-eskola pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, non Haur Hezkuntzako 1. zikloa aldatzeko baimena eskatzen den, urtebetez azpiko haurrentzako unitate bat urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003ko eta 2003-2004ko ikasturteetan), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 48017083
Izen espezifikoa: «Toys»
Titularra: Territorio Infantil 2008, S.L.
Helbidea: Kasune, 6
Udalerria: Getxo
Lurralde Historikoa: Bizkaia
Baimena: urtebetez azpiko haurrentzako unitate bat urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate, honelako edukierakoak:
2 unitate urtebetez azpiko ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.
3 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
unitate 1 bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa.
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 4a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


