Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko irailaren 17koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinarekin ebatzi egiten baitira 2014ko ekitaldiko Euskal Merkataritzako Sariak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko irailaren 17koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinarekin ebatzi egiten baitira 2014ko ekitaldiko Euskal Merkataritzako Sariak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 182
  • Hurrenkera-zk.: 3975
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/09/17
  • Argitaratze-data: 2014/09/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Instituzional; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduaren 9. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (20111ko martxoaren 28ko EHAA, 60. zk.), zeinen bidez arautzen baitira Euskal Merkataritzako Sariak; ikusirik Merkataritzako zuzendariaren 2014ko ekainaren 25eko Ebazpena (2014ko uztailaren 2ko EHAA, 124. zk.), zeinen bidez argitara ematen baita 2014ko ekitaldiko Euskal Merkataritzako Sariak emateko deialdia, eta horretarako izendatutako Epaimahai Kalifikatzailearen proposamena ezaguturik,

Lehenengoa. 2014ko ekitaldiko Euskal Merkataritzako Sariak ematea, kategoria bakoitzean, honako hauei:

Enpresa lankidetza: Mercedes de Miguel.

Merkataritza berrikuntza: Eroski, Kooperatiba Elkartea.

Lanbide ibilbidea: Víctor Fernández Amatriain, Conservas Artesanas Victofer-en jabea.

Hiri-inguruneen dinamizazioa: Errenkoalde, Errenteriako Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkartea.

Bigarrena. 2011ko martxoaren 16ko Aginduan ezarritakoarekin bat, onuradunek jasoko dute goraipamena, aipamena eta errekonozimendu publikoa, hain justu ere, hartarako deitutako ekitaldian.

Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren aurrean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 17a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.