- AGINDUA, 2014ko irailaren 24koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Honen bidez azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritako Hauteskunde Sindikalen Batzordeko, lurralde batzordeetako eta Ikuskaritzako kide diren sindikatuetarako diru-laguntzak ematen dira 2014. urterako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko irailaren 24koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Honen bidez azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritako Hauteskunde Sindikalen Batzordeko, lurralde batzordeetako eta Ikuskaritzako kide diren sindikatuetarako diru-laguntzak ematen dira 2014. urterako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 4295
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/09/24
- Argitaratze-data: 2014/10/15
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu zituen azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuak, II. xedapen gehigarrian, dekretu horren bidez sortutako organoak osatzen dituzten sindikatuei orduko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren aurrekontu-zuzkiduraren kontura ematekoak diren diru-laguntzak emateko prozedura zehaztu zuen.
Halaber, aipatutako dekretuko 8. artikuluak Sindikatu Hauteskundeen Batzordearen osaeran sindikatuei dagokien ordezkaritza arautu zuen, proportzionaltasun irizpidea errespetatuz, enpresetako eta administrazio publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoan sindikatu bakoitzak eskuratutako ordezkatzemailaren arabera.
Horretaz gain, aipatutako dekretuko bigarren xedapen gehigarriak aurrekontu-kreditua banatzeko ohiko prozedura zehazten du; eta, horren ondorioz, diru-laguntzaren zenbatekoa zati berdinak emanez bana daiteke, edo proportzionaltasuna aplikatuz, enpresetako eta administrazio publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoan sindikatu bakoitzak eskuratutako ordezkatze-mailaren arabera. Hori guztiori, diru-laguntzak emateko aginduan xedatzen denari jarraiki, eta Sindikatu Hauteskundeen Batzordeko kide diren sindikatuekiko akordiorik dagoen ala ez ere kontuan hartuta.
Bigarren xedapen gehigarriko 2. idatzi-zatian agindutakoaren arabera, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, 2014ko ekainaren 18ko aginduaz (uztailaren 2ko EHAA, 124. zk.), hasiera eman zion Sindikatu Hauteskundeen Batzordean eta lurraldeetako batzordeetan parte hartzeagatik sindikatuei dagokien diru-laguntza emateko prozedurari (azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaz arautu ziren horiek).
2014ko uztailaren 3an, Hauteskunde Sindikalen Batzordeko sindikatuek eta Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak erabaki bat hartu zuten: Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari proposatu zioten zati berdinetan bana zezala 2014. urterako abenduaren 20ko 4/2013 Legeak, 2014ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Nagusiak onartutakoak, 3112 programak (12 zerbitzua) ezarritako diru-laguntza, aurrekontuetan 394.000 euroko hornidura baitu.
Azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 3. puntutik 5. puntura xedatutakoaren arabera, agindu honen bidez diru-laguntzak emango zaizkie Hauteskunde Sindikalen Batzordeko eta lurralde batzordeetako diren sindikatuei.
Hori guztiori dela eta, hau
Azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritako Hauteskunde Sindikalen Batzordeko eta lurralde batzordeetako kide diren sindikatuetarako diru-laguntzak ematen dira 2014. urterako. Dekretu horren bidez, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu ziren.
Dekretu horren bigarren xedapen gehigarriko 3. puntutik 5. puntura agindutakoaren arabera, eraginpeko alderdiek 2014. urterako abenduaren 20ko 4/2013 Legeak, 2014ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Nagusiak ezarritako 394.000 euroko aurrekontu-zuzkidura zati berdinetan banatzea erabaki zutenez, Hauteskunde Sindikalen Batzordeko sindikatu guztiek ondoren aipatzen dira 98.500 euro jasoko dituzte:
Euskal Langileen Alkartasuna (ELA).
Confederación Sindical de CC.OO. de Euskadi.
Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB).
Union General de Trabajadores (UGT-Euskadi).
Aurreko artikuluan ezarritako diru-laguntza jaso baino lehen, interesatuta dauden sindikatuek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Foru Ogasunek eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egindako egiaztagiri eguneratuak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituztela egiaztatzeko.
Aurretik Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailetik jasotako diru-laguntzak justifikatuta daudela adierazteko agiria, halakorik izanez gero.
Aldi bakarrean ordainduko da diru-laguntza, agindu honetan ezarritako agiriak aurkeztu ondoren.
Laguntzak bateragarriak dira sindikatuek jaso ditzaketen beste laguntza, diru-laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin, baldin eta azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaz araututako laguntzen helbururako barik, beste helburu baterako badira. Dekretu horren bidez, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu ziren.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honek amaitu egiten du administrazio bidea. Haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluetan xedatutakoaren arabera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1.a) eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ematen denetik hara sortuko ditu ondorioak agindu honek, baina horrek ez du eragotziko pertsona interesdunei jakinarazpena egitea.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Jende orok jakin dezan, argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 24a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


