Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko irailaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) «Juli Foruria» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko irailaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) «Juli Foruria» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 199
  • Hurrenkera-zk.: 4381
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/09/30
  • Argitaratze-data: 2014/10/20

Testu legala

Gernika-Lumoko «Juli Foruria» musika-eskola pribatuaren erakunde-titularraren ordezkariak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

Kode-zenbakia: 48015840.

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.

Izen espezifikoa: «Juli Foruria».

Titularra: Julia Foruria Laucirica.

Helbidea: San Juan Ibarra plaza 2.

Udalerria: Gernika-Lumo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

Mailak: 1.a., 2.a eta 3.a.

Adarra:

Kantua: bakarlaria eta korua.

Instrumentu sinfonikoak: biolina, biola, biolontxeloa, flauta, klarinetea, fagota, tronpeta, saxofoia, oboea eta perkusioa.

Instrumentu polifonikoak: akordeoia, pianoa eta gitarra.

Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua eta trikitia.

Zenbait joera: gitarra elektrikoa, bateria eta baxu elektrikoa.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 30a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik