Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko urriaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Tolosako (Gipuzkoa) «Eduardo Mocoroa» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko urriaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Tolosako (Gipuzkoa) «Eduardo Mocoroa» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 207
  • Hurrenkera-zk.: 4619
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/10/08
  • Argitaratze-data: 2014/10/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Tolosako «Eduardo Mocoroa» musika-eskola publikoaren ordezkariak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

Kode-zenbakia: 20007072.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Eduardo Mocoroa»

Titularra: Tolosako Udala.

Helbidea: Pablo Gorosabel kalea, 34.

Udalerria: Tolosa.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

Mailak: 1.a., 2.a, 3.a eta 4.a.

Adarrak:

Kantua: korua

Instrumentu sinfonikoak: klarinetea, saxofoia, biolina, biola, tronpa, tronboia, bonbardinoa, tuba, tronpeta, biolontxeloa, txirula, perkusioa, kontrabaxua eta oboea.

Instrumentu polifonikoak: akordeoia eta pianoa.

Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua eta dultzaina.

Zenbait joera: tronpeta eta baxu elektrikoa.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 8a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik