- AGINDUA, 2014ko urriaren 20koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinarekin behin betiko ebazten baita honako lekualdatze-lehiaketa hau: Euskal Autonomia Erkidegoan, Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen arteko plaza hutsetarako lekualdatze-lehiaketa (2014-04-29ko Aginduaz iragarria). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko urriaren 20koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinarekin behin betiko ebazten baita honako lekualdatze-lehiaketa hau: Euskal Autonomia Erkidegoan, Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen arteko plaza hutsetarako lekualdatze-lehiaketa (2014-04-29ko Aginduaz iragarria).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 210
- Hurrenkera-zk.: 4697
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/10/20
- Argitaratze-data: 2014/11/04
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoan, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletako lanpostu hutsak betetzeko, 2014ko apirilaren 29ko Aginduaz deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz izapidetutako espedientea aztertu egin da (2014ko maiatzaren 19ko EHAA eta BOE).
Abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren bidez aldatu zen Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa. Bada, lege haren VIII. tituluan, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduko abenduaren 7ko 1451/ 2005 Errege Dekretuaz onartutako 43. artikuluan eta hurrengoetan eta xedapen indargabetzaile bakarrean xedatutakoarekin bat etorriaz, honakoa xedatu dut:
Lehenengoa. Agindu honen eranskinean argitara ematea: aipatu datako aginduaz deitutako lekualdatze-lehiaketan parte hartu duten funtzionarioei behin betiko esleitu zaizkien destinoak, deialdia egiteko Aginduan I. eranskinean zerrendaturik ageri direnak, eta horien erresultak.
Bigarrena. Justizia Ministerioaren web-orriko (www.mjusticia.gob.es) zerrendan agertzen diren funtzionarioak lekualdatze-lehiaketatik kanpo uztea.
Hirugarrena. Destinorik eman ez zaien eskabideak, lehiaketa honetan parte hartu dutenek aurkeztuak, iraungitzat jotzea. Beraz, hurrengo lekualdatze-lehiaketetan ez dira kontuan hartuko.
Laugarrena. Deialdi honetan esleitu ez diren plazak eman gabe uztea, non eta ez diren amortizatuko langile-zerrenda organikoa aldatuz edo lanleku bateko langileak berrantolatuz, beraz funtzionario berriek beteko dituzte.
Bosgarrena. Destinoa Euskal Autonomia Erkidegoan lortzen duten eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko borondatezko eszedentzian diren funtzionariorioei dagokienez, 2014ko azaroaren 7an egin beharko da kargu-uztea, baldin eta funtzionariok ez badira berriro sartzen lehiaketa honetan aipatu kidego edo eskalaren batera (ez dira hor sartzen behin-behinean zerbitzu aktibora itzuli diren funtzionarioak).
Seigarrena. Goragoko puntuan zehaztu funtzionarioei dagokienez, lehiaketa bidez lorturiko destino berriaz jabetzea hiru egun naturaleko epearen barruan egingo da, kargu-uztearen egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; epea zortzi egun naturalekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei egun naturalekoa, baldin eta beste autonomia erkidego batera joan behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Autonomia Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa; kasu horietan epea hilabetekoa izango da, bai irletako nahiz hirietako lanpostua jatorrikoa bada, bai eta destinokoa bada. Plazaz jabetzeko epea, lehiaketa honetan lortutako plazaren gaineko eskumena duen administrazioak ordainduko du.
Plazaz jabetzeko epeei dagokienez, lanpostu bat zerbitzu-eginkizunetan betetzen duen funtzionarioentzat hauxe joko da «funtzionarioaren herritzat»: zerbitzuan non diharduen, hangoxeko herria. Destinoko zentro berberean jarraitzen badu, kargutik kentzeko eguna eta plazaz jabetzeko eguna bata bestearen ostekoak izango dira.
Zazpigarrena. Honako egoera administratiboan diren funtzionarioen kasuan: sektore publikoan zerbitzuak egiteagatik borondatezko eszedentzian, interes partikularrengatiko eszedentzian, familia batzeko borondatezko eszedentzian edo funtzioen etenean behin-behinean atxikita dauden funtzionarioak sartzen direlarik puntu horretan, Aginduak zera badakar: Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidego eta Eskaletara zerbitzu aktiboan berriro hastea, jabetzea egiteko epea hogei egun naturalekoa izango da, eta agindu hau Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hara zenbatuko da epe hori Lanpostuz jabetzeko epea hori ez da ordainduko.
Lehiaketa honen bitartez berriro sartzen diren funtzionarioei dagokienez, baldin eta Justizia Administrazioko beste kidego eta eskala baten aktiboan badaude eta berriro sartzen diren kidego edo eskalari behin-behinean atxikita badaude, eta Administrazioarekiko zerbitzu-harremana etetea nahi ez badute, aski izango da jabetzarako hogei egun naturaleko epearen barruan kidego edo eskalan berrian gauzatzea jabetzea, eta lehengo destinoko kargutik kendu egingo dira, plaza berriraz jabetzeko egunaren aurrekoan. Hortaz, jabetzea burutzeko beharrezko denbora izateko, egungo destinoko Justiziako Lurralde Gerentziari ordaindutako baimen bat eskatu ahal izango zaio, bi egun naturalekoa, herriz aldatzen ba; salbu eta Kanarietara, Balear Uharteetara, Ceutara edo Melillara mugitu behar bada, zeren orduan epea hiru egun naturalekoa izango da; guztiarekin ere, plazaz jabetzeko epearen barruan baliatu behar dira egun horiek. Destino berrian, plazaz jabetzea aipatu baimen-egunen barruan burutu beharko da.
Justizia Administrazioko Zuzendaritzak, ofizioz, eszedentzia emango die jatorriko eskala edo kidegoan, baldin eta eszedentzia hori autonomia erkidego honetako Justizia Administrazioaren zerbitzu bateko kidegoan edo eskalan gertatzen bada; izan ere, destino hartako lanpostua utzi dutela kontsideratuko da, noiz-eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidego edo Eskalan plazaz jabetzen direneko eguna baino lehen, betiere ordainsariak jasotzean etenik izan ez dadin.
Esleitutako plazak betetzen ari diren bitarteko funtzionarioek utzi egingo dituzte haiek, titularra lanpostuaz jabetzearen ondorioz.
Zortzigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hilabete biko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 20a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Zuzendutakoa: AGINDUA, 2014ko azaroaren 4koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, honako agindu honetan egindako hutsak zuzentzeko dena: Agindua, 2014ko urriaren 20koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinarekin behin betiko ebazten bait
- Ikus: AGINDUA, 2014ko apirilaren 29koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionari


