- AGINDUA, 2014ko urriaren 24koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Errenteriako (Gipuzkoa) «Errenteria musikal» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko urriaren 24koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Errenteriako (Gipuzkoa) «Errenteria musikal» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 215
- Hurrenkera-zk.: 4808
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/10/24
- Argitaratze-data: 2014/11/11
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Errenteriako «Errenteria musikal» musika-eskola publikoaren ordezkariak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 20007023
Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa
Izen espezifikoa: «Errenteria musikal»
Titularra: Errenteriako Udala
Helbidea: Alfonso XI kalea, z.g.
Udalerria: Errenteria
Lurralde historikoa: Gipuzkoa
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1.a., 2.a, 3.a eta 4.a.
Adarrak:
Kantua.
Instrumentu sinfonikoak: oboea, tronpeta, klarinetea, tronboia, biolina, biola, kontrabaxua, saxofoia, txirula, tronpa, fagota, perkusioa, tuba, biolontxeloa eta bonbardinoa.
Instrumentu polifonikoak: gitarra, akordeoia eta pianoa.
Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitia, panderoa, dultzaina, euskal dantza tradizionala eta txalaparta.
Zenbait joera: gitarra elektrikoa, pianoa eta baxu elektrikoa.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 24a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


