- AGINDUA, 2014ko azaroaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko «Salesianos Deusto-María Auxiliadora-San Juan Bosco» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Bizkaia) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zikloko unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko azaroaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko «Salesianos Deusto-María Auxiliadora-San Juan Bosco» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Bizkaia) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zikloko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 232
- Hurrenkera-zk.: 5184
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/11/12
- Argitaratze-data: 2014/12/04
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeko baimena eskatuz Bilboko (Bizkaia) «Salesianos Deusto-María Auxiliadora-San Juan Bosco» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 48002535
Izen espezifikoa: «Salesianos Deusto-María Auxiliadora-San Juan Bosco»
Titularra: Congregación Padres Salesianos
Helbidea: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 75
Udalerria: Bilbao
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzea, 30 ikaspostuko edukierakoa.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 7 unitate, honelako edukierakoak:
2 unitate urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.
3 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
2 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu.
Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 13 unitate, 390 ikaspostu.
Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 10 unitate, 350 ikaspostu.
Lanbide Heziketa:
Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:
«Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta Elektronika:
«Instalazio elektrikoak eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Mantentze-lan elektronikoak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Hezkuntza Berezia:
Hezkuntza Bereziko 4 gela ireki.
Hezkuntza Bereziko gela egonkor 1.
Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 12a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


