- AGINDUA, 2014ko azaroaren 17koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2014ko edizioko Gure Artea Sariak direla-eta modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinarazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko azaroaren 17koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2014ko edizioko Gure Artea Sariak direla-eta modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinarazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 224
- Hurrenkera-zk.: 5022
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/11/17
- Argitaratze-data: 2014/11/24
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
2014ko apirilaren 9an argitaratu zen EHAAn 2014ko martxoaren 7ko Agindua, Hizkuntza, Politika Linguistika eta Kulturako sailburuarena, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea Sariak arautu eta horietarako deialdia egiten duena.
Aipatu martxoaren 7ko Aginduaren 7.3 artikuluak jasotzen du modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.
Horiek horrela
Lehenengoa. Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2014ko edizioko Gure Artea Sariak direla-eta, modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinaraztea:
Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: Juan Luis Moraza Perez.
Sorkuntza-lana aitortzeko saria: Inazio Escudero Bizcarguenaga.
Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Basauriko Kultur Etxea «Beca Juan y Pablo de Otaola» proiektuagatik.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 17a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


