- AGINDUA, 2014ko azaroaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Zegamako (Gipuzkoa) «Tobera» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko azaroaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Zegamako (Gipuzkoa) «Tobera» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 233
- Hurrenkera-zk.: 5217
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/11/18
- Argitaratze-data: 2014/12/05
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Zegamako (Gipuzkoa) «Tobera» musika-eskola pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egindako baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Kode-zenbakia: 20008404
Izen generikoa: Musika-eskola pribatua
Izen espezifikoa: «Tobera»
Titularra: Asociación Zegamako Musika Eskola
Helbidea: Elizalde kalea, 1
Udalerria: Zegama
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a.
Adarrak:
Instrumentu sinfonikoak: klarinetea, saxofoia eta zeharkako txirula.
Instrumentu polifonikoak: akordeoia, pianoa eta gitarra.
Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitia eta panderoa.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 18a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


