Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko azaroaren 26koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, birgaitze integratuko areetan edo bizitegi-area degradatuetan ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko diru-laguntzak ematea arautzen duen Etxebizitza eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2007ko maiatzaren 2ko Aginduan ezarritako agiriak idazteko laguntzen deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko azaroaren 26koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, birgaitze integratuko areetan edo bizitegi-area degradatuetan ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko diru-laguntzak ematea arautzen duen Etxebizitza eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2007ko maiatzaren 2ko Aginduan ezarritako agiriak idazteko laguntzen deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 5122
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/11/26
  • Argitaratze-data: 2014/12/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxebizitza eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2007ko maiatzaren 2ko Aginduak (2007ko maiatzaren 9ko EHAA, 88. zenbakia) birgaitzeko edo berritzeko eta jasotze topografikoak egiteko diru laguntzak arautzen ditu. Agindu horren 1. artikuluak bere esparruko diruz laguntzeko jarduerak jasotzen ditu. Aipatzekoa da, honako deialdi hau partziala dela zeren eta 2007ko maiatzaren 2ko Agindu horren 1.1 artikuluan aipatutako dokumentuak idazteaz besterik ez baita ari. Obrak egiteko deialdia beste ekitaldi baterako uzten du, orduan aurrekontu-zuzkidura handiagoa izango delakoan.

Beraz, aipatutako Etxebizitza eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2007ko maiatzaren 2ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera, honako deialdi honen xedea, honako dokumentu hauek idaztea da:

  1. Hirigune historikoei dagokienez:

    1. Hirigune historikoei buruzko azterlan soziourbanistikoak edota hirigune historikoak birgaitzeko plan bereziak, eta 1/200 edo 1/500 eskalako jasotze topografikoak idazteari buruzkoak.

    2. Urbanizazio-elementuak eta, hala badagokio, hiri-altzariak kontserbatzeko, zaharberritzeko, eraberritzeko edo zabaltzeko beharrezko obrei buruzko proiektuak, betiere obra horiek birgaitze-plan berezietako zehazpenetan halakotzat bildu badira eta areako jabeei obra horien kostua esleitzen ez bazaie urbanizazio-betebehar gisa.

    3. Birgaitze integratuko areetako urbanizazioen bereziki, eraikin eta urbanizazioak eraitsi ondoren egin diren urbanizazioen lehen ezarpenerako obrei buruzko proiektuak, betiere obra horiek halakotzat barne hartuta badaude birgaitze-plan berezietan.

    4. Urbanizazioak erabat edo partzialki eraisteko obrei buruzko proiektuak, ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jardun babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren I. eranskinaren xedeak badituzte eta betebeharrak betetzen badituzte, birgaitze- esku-hartzeak zehazteari dagokionez.

  2. Bizitegi-area degradatuei dagokienez:

    1. Bizitegi-area degradatuei buruzko azterlan soziourbanistikoak, ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jardun babestuei buruzko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako dokumentazioarekin batera: eremuaren mugaketa, deskribatzeko eta justifikatzeko memoria, azterlan ekonomiko-finantzarioa eta jardun-programa.

    Bizitegi-area degradatuei buruzko azterlan soziourbanistikoak idatzita badaude, ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jardun babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako agiri osagarriak idazteko ere laguntza eskatu ahal izango da.

    Birgaitze integratuko plan berezia idatzi behar bada, azterlan ekonomiko-finantzarioa eta jardun-programa aurkeztea ez da beharrezkoa izango.

    2. Birgaitze integratuko plan bereziak edo birgaitzeko edo berritzeko programa estrategikoak.

    Agindu honen xedeetarako, Birgaitzeko edo Berritzeko Programa Estrategikoaren agirian jardun endogeno eta exogenoei buruzko proposamenak biltzen dira. Hain zuzen ere, irekitako eremuak edo 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatu zaien eremuak birgaitu eta berritzeko helburuak lortzea da jardun horien guztien xedea.

    3. 1/200 edo 1/500 eskalako jasotze topografikoak.

    4. Urbanizazio-elementuak eta, hala badagokio, hiri-altzariak kontserbatzeko, zaharberritzeko, eraberritzeko edo zabaltzeko obra jakinei buruzko proiektuak, betiere obra horiek birgaitze-plan berezietako edo birgaitzeko edo berritzeko programa estrategikoetako zehazpenetan halakotzat bildu badira eta areako jabeei obra horien kostua esleitzen ez bazaie urbanizazio-betebehar gisa.

    5. Urbanizazioen bereziki, eraikin eta urbanizazioak eraitsi ondoren egin diren urbanizazioen lehen ezarpenerako obrei buruzko proiektuak, betiere obra horiek halakotzat barne hartuta badaude birgaitze-plan berezietan edo birgaitzeko edo berritzeko programa estrategikoetan.

    6. Urbanizazioak erabat edo partzialki eraisteko obrei buruzko proiektuak, ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jardun babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren I. eranskinaren xedeak badituzte eta betebeharrak betetzen badituzte, birgaitze- esku-hartzeak zehazteari dagokionez.

    Bestalde, Etxebizitza eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2007ko maiatzaren 2ko Aginduaren 4. artikuluak ezartzen duenez, dagokion laguntza-deialdia egingo da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den aginduz.

    Aipatutako guztiaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoa oinarri hartuta, hau,

Lehenengoa. Birgaitze integratuko areetan edo bizitegi-area degradatuetan ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko diru-laguntzak ematea arautzen duen 2007ko maiatzaren 2ko Aginduaren 1.1 artikuluak aipatutako dokumentuak idazteko laguntzetarako deialdia egitea.

2007ko maiatzaren 2ko Aginduaren 1.1.a) artikuluko 2., 3. eta 4. puntuetan eta 1.1.b) artikuluko 4., 5. eta 6. puntuetan aipatutako obra-proiektuak idazteko laguntzak emateko, honako hau bete beharko da: proiektu horietan garatutako eremuak birgaitze integratuko area edo bizitegi-area degradatu deklaratu izana agindu bitartez.

Agiriak idazteko aurreikusitako laguntzen eskaerak aurkezteko, hilabeteko epea izango da, agindu hau argitaratzen den egunaz geroztik zenbatzen hasita.

Bigarrena. Laguntza horiek emateko zazpiehun mila (700.000) euro bideratuko dira guztira, eta honela banatuko dira:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena. 1. Baliabide elektronikoak erabili beharko dituzte erakunde interesdunek eskaerak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak egiteko.

  1. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta bestelako eskariak eta ereduak izapidetzeko jarraibideak Euskadi.net-eko egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango dira, honako helbide hauetan:

    https://www.euskadi.net/ayuda_subvencion/2014/rehabilitacion_ari_ad/y22-izapide/es

    https://www.euskadi.net/diru_laguntza/2014/bia_ad_birgaitzea/y22-izapide/eu

  2. Eskaeraren ondoko izapideak https://euskadi.net/misgestiones bide elektronikoaren bitartez egingo dira.

  3. Erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz zein gaztelaniaz aurkezteko aukera izango dute. Orobat, prozeduran zehar, pertsonak edo erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da, euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  4. Eskaerekin batera 2007ko maiatzaren 2ko Aginduaren II. eranskinean aipatutako dokumentazioa aurkeztu behar da. Etxebizitza Zuzendaritzak, aurkeztutako eskaeran hutsegite bat edo zehaztu gabeko zerbait dagoela edo aurkeztu beharreko agiriren bat falta dela atzematen badu, eskatzaileari jakinaraziko dio eta 10 eguneko epea emango dio arazoa konpontzeko edo falta dena aurkezteko, eta hori egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko dela adieraziko dio.

    Laugarrena. Honako pertsona hauek osatutako dute balorazio-batzordea:

    Etxebizitzako zuzendaria, batzordeko burua izango dena.

    Lurralde Antolamenduko arduraduna.

    Etxebizitza Zuzendaritzako lurzoruaren zerbitzuari atxikitako teknikari bat; Batzordeko idazkariaren lanak egingo ditu.

    Bosgarrena. Prozeduraren gehiengo iraupena amaitutakoan interesdunei esanbidezko ebazpenik jakinarazi ez bazaie aurkeztutako eskaerei dagokienez, eskaera horiek atzera bota direla hartuko da aintzat, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoa betez.

    Seigarrena. Onuradunek zortzi hilabeteko epea izango dute inbertsioak gauzatzeko, diru-laguntza eman zaiela jakinarazten zaien egunetik zenbatzen hasita; birgaitze-plan berezien kasuan, ordea, epea hogeita lau hilabetekoa izango da. Jarduerak deialdiaren ebazpena argitaratu ondoren hasi beharko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako, agindu honetan arautako laguntzen ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoaren 2015eko Aurrekontu Orokorretan kreditu egoki eta nahikoa egotearen arabera ebatziko dira.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzietako jurisdikzioari, bi hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean xedatutakoarekin bat.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 26a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.