- AGINDUA, 2014ko abenduaren 16koa, Osasuneko sailburuarena, saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebatzi eta delako lanpostua betetzeke uzten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko abenduaren 16koa, Osasuneko sailburuarena, saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebatzi eta delako lanpostua betetzeke uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 8
- Hurrenkera-zk.: 161
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/12/16
- Argitaratze-data: 2015/01/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan eta sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Osasuneko sailburuak 2014ko apirilaren 1ean emandako Aginduko (apirilaren 14ko EHAA, 72. zk.) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau.
Lehenengoa. Osasun Saileko Osasun Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua (C/D taldea, 520010/124 kodea, 18 maila) betetzeke uztea.
Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, agindua Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu beharko da Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 16a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.


