Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2015eko urtarrilaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko udalerriko «Jesús Arambarri» Musika Eskola Publikoari (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko urtarrilaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko udalerriko «Jesús Arambarri» Musika Eskola Publikoari (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 481
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/01/08
  • Argitaratze-data: 2015/02/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Bilboko udalerriko «Jesús Arambarri» Musika Eskola Publikoak (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dagoen legedia ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

Kode-zenbakia: 48010933.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Jesus Arambarri».

Titularra: Organismo Autónomo Local Centro de Enseñanzas Musicales del Ayuntamiento de Bilbao.

Helbidea: Sorkunde kalea, 8.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

Mailak: 2.a, 3.a eta 4.a.

Adarrak:

Kantua: bakarlaria eta korua.

Instrumentu sinfonikoak: biolina, oboea, klarinetea, saxofoia, tronpeta, fliskornoa, kontrabaxua, biolontxeloa, perkusioa, biola, txirula, fagota, tronpa, tuba eta tronboia.

Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitia, dultzaina, dantza eta alboka.

Zenbait joera: bateria, teklatuak, baxu elektrikoa eta gitarra elektrikoa.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 8a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik