- AGINDUA, 2015eko urtarrilaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Donostiako udalerriko «Easo» Musika Eskola Pribatuari (Gipuzkoa) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko urtarrilaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Donostiako udalerriko «Easo» Musika Eskola Pribatuari (Gipuzkoa) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 21
- Hurrenkera-zk.: 482
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/01/12
- Argitaratze-data: 2015/02/02
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Donostiako udalerriko «Easo» Musika Eskola Pribatuak (Gipuzkoa) musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dagoen legedia ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Kode-zenbakia: 20013412
Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua
Izen espezifikoa: «Easo»
Titularra: Asociación Coro Easo
Helbidea: Marañon doktorearen pasealekua 20 Araoz Etxea
Udalerria: Donostia
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.
Adarrak:
Kantua: bakarlaria eta korua.
Instrumentu sinfonikoak: biolina, biolontxeloa, txirula, klarinetea, oboea, tronboia, bonbardinoa, tronpeta, harpa eta saxofoia.
Instrumentu polifonikoak: akordeoia, pianoa eta gitarra.
Instrumentu eta dantza tradizionalak: trikitia, panderua, txistua eta dultzaina.
Zenbait joera: gitarra elektrikoa, jazza kantua eta bateria.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 12a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


