- AGINDUA, 2015eko uztailaren 15ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Arteako udalerriko (Bizkaiko) «Arratia» Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko uztailaren 15ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Arteako udalerriko (Bizkaiko) «Arratia» Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 161
- Hurrenkera-zk.: 3625
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/07/15
- Argitaratze-data: 2015/08/26
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Arteako udalerriko (Bizkaiko) «Arratia» Musika Eskola Publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Kontuan harturik Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifiko arautu gabea ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan xedatzen dela irakasleei zer titulazio eskatu behar zaien musika-eskoletan irakatsi ahal izateko (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dagoen legedia ikusi ondoren, eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Kode-zenbakia: 48010489
Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa
Izen espezifikoa: «Arratia»
Titularra: Arteako Udala
Helbidea: Herriko plaza 1
Udalerria: Artea
Lurralde historikoa: Bizkaia
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a.
Adarrak:
Kantua: bakarlaria eta korua.
Instrumentu sinfonikoak: biolina, fliskornoa, klarinetea, saxofoia, zeharkako txirula, bonbardinoa, tronpeta, tronboia, perkusioa eta biolontxeloa.
Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.
Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitia eta txalaparta.
Zenbait joera: gitarra elektrikoa eta bateria.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 15a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


